I. Irakurgaia
Burruka gogorra egin behar izan zenduen.
Hebrearrei egindako epistolatik (Heb 10, 32-36)
Senideok: Gogoratu egizuez hasierako egun hareek: fedearen argia
hartu barri haretan burruka gogorra eta neketsua egin behar izan zenduen.
Zuetako batzuek irainak eta tratu txarrak jasan zenduezan guztien aurrean;
besteok, holan erabilitakoen lagunkide izan zinien; giltzapetuen oinazeetan
parte izan zenduen eta pozik sufridu zenduen zeuen ondasunak kendu
eutsueezanean, jakinik aberastasun hobea eta iraunkorragoa zenduela.
Ez galdu, beraz, adorea, beragaz sari handia dakar-eta. Iraupena
behar dozue, Jainkoaren nahia betez agintzaria eskuratzeko.
Jaunak esana
Erantzun salmoa (Sal 126 [125], 1-2ab. 2cd-3. 4-5. 6 (R/. ik. 5))
R/. Negarrez erein eben; pozez batuko dabe.
Jaunak Sionen zoria aldatu
ebanean,
amesetan lez gengozan.
Barrez bete jakun orduan
ahoa,
poz-oihuz mihina. R/.
Jentil-herrietan be esan
eben:
«Handikiro jokatu dau Jaunak
hareen alde».
Handikiro jokatu dau Jaunak
gure alde,
eta pozarren gagoz! R/.
Aldatu, Jauna, gure zoria,
euri-jasek basamortua lez.
Malkoz erein ebenek
pozez batzen dabe. R/.
Negarrez joan ziran,
hazi-zorroa eroanez;
poz-oihuka datoz,
gari-eskutadak ekarriz. R
R/. Aleluia.
Gora Zu, Jainkoa, eskerrak
Zuri, Jauna;
martirien talde zuriz
jantziak goratzen zaitu, Jauna.
Ebanjelioa (Lk 9, 23-26)
Bere bizia Nigaitik galtzen dauanak salbatu egingo dau.
† Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Aldi haretan, Jesusek hauxe esan eutsen guztiei: «Nire ondoren
etorri gura dauanak uko egin beio bere buruari, hartu begi eguneroko bere
kurutzea eta jarraitu beist. Izan be, bere bizia salbatu gura dauanak galdu
egingo dau; baina bere bizia Nigaitik galtzen dauanak salbatu egingo dau».
Zertarako dau gizonak edo emakumeak mundu guztia irabaztea, bere
bizia galtzen eta hondatzen badau?
Beraz, inor nitaz eta nire mezuaz lotsatzen bada, Gizonaren
Semea be lotsatu egingo da haretaz, bere aintzarekin, bere Aitaren aintzarekin
eta aingeru santuen aintzarekin etorriko danean».
Jaunak esana