0203 San Blas



Otsailaren 3an

San Blas, gotzaina eta martiria

 

I. Irakurgaia

Nik nora bialdu, hara joango zara.

Jeremias Profetaren liburuaren hasiera  

Jr 1, 4-9

Honan berba egin eustan Jaunak:
«Amaren sabelean sortu aurretik aukeratu zindudazan;
jaio aurretik sagaratu zindudazan eta profeta izentatu,
nire mezua herriei iragartzeko».

    Nik erantzun neutsan:

«Ai, Jainko Jauna!
Gazteegia naz ni eta ez dakit berba egiten».
 

    Baina Jaunak esan eustan:

«Ez esan gazteegia zarala.
Nik nora bialdu, hara joango zara;
Nik zer agindu, ha esango dozu.
Ez izan jentearen bildur,
zeugaz izango nozu-eta, zu libratzeko
–dino Jaunak–».
 

    Orduan Jaunak eskua luzatu eta ahoa ikutu eustan, esanez:

«Neure berbak ipintzen deutsudaz ahoan».

Jaunak esana.

 

Erantzun salmoa

Sal 117 [116], 1. 2 (R/. Mk 16, 15)

R/.   Zoaze mundu guztira,
        eta iragarri Barri Ona.

        Edo: Aleluia.

V/.   Goratu egizue Jauna, nazino guztiok,
goratu egizue, herri guztiok. R/.

V/.   Sendoa da-eta guretzat haren maitasuna,
beti-betikoa Jaunaren leialtasuna. R/.

 

Aleluia

Mt 28, 19a. 20b

R/.   Aleluia.

        V/.  Zoaze eta egin herri guztiak nire ikasle, dino Jaunak,
           eta Ni zeuekin izango nozue egunero
           munduaren azkenera arte. R/.

 

Ebanjelioa

Zoaze mundu guztira
eta iragarri Barri Ona izaki guztiei.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik

Mk 16, 15-20

    Aldi haretan, Jesusek Hamaikei agertu eta esan eutsen: «Zoaze mundu guztira eta iragarri Barri Ona izaki guztiei». Sinistu eta bateatzen dana salbatuko da; sinisten ez dauana, barriz, kondenatuko. Sinisten dabenek seinale honeek izango ditue lagun: nire izenean deabruak botako ditue, berbeta barrietan berba egingo dabe, sugeak eskuetan hartuko ditue eta, edari hilgarriren bat edanda be, ez deutse kalterik egingo; gaixoei eskuak ezarriko deutsiez eta osatu egingo dira».
    Holan berba egin ostean, Jesus Jauna zerura jasoa izan zan eta Jainkoaren eskumaldean jesarri zan. Hareek, barriz, alde guztietara joan ziran Barri Ona iragartzera. Eta Jauna bera ebilen hareekin, egiten ebezan mirarien bidez berbea egiaztatzen ebala.

Jaunak esana.