Abenduaren 27an
San Joan, apostolua eta ebanjelaria
Jaia
I. Irakurgaia
Ikusi eta entzun doguna iragartzen deutsuegu.
San Joan Apostoluaren lehenengo epistolaren hasiera
1 Jn 1, 1-4
Seme-alaba maiteok:
Hasieratik
zan biziaren Hitza,
entzun
eta geure begiz ikusia,
begiratu
eta geure eskuz ikutua,
iragartzen
deutsuegu.
Izan
be, bizia agertu zan,
ikusi
dogu eta beraren lekuko gara;
Aitagaz
egoan
eta
guri agertu jakun betiko bizia iragartzen deutsuegu.
Ikusi
eta entzun doguna iragartzen deutsuegu,
zuek
be gugaz alkartasunean bizi zaitezen.
Eta
gure alkartasuna
Aitagaz
eta honen Seme Jesu Kristogaz da.
Eta
gauzok idatzi,
gure
poza bete-betea izan dadin idazten deutsueguz.
Jaunak esana.
Erantzun-salmoa
Sal 97 [96], 1-2. 5-6. 11-12 (R/. 12a)
R/. Poztu zaiteze Jaunagaz, zintzook.
V/. Errege da Jauna! Alaitu bedi lurra,
poztu
beitez ugarte ugariak!
Laino
eta hodei baltzak ditu inguruan,
justizia
eta zuzenbidea tronuaren oinarri. R/.
V/. Mendiak argizaria lez urtzen dira Jaunaren
aurrean,
lur
osoaren Jaubearen aurrean.
Zeruek
haren salbazino-egintza iragartzen dabe,
herri
guztiek haren ospea ikusten. R/.
V/. Argia sortzen da zintzoarentzat,
poza
bihotz zuzenekoentzat.
Poztu
zaiteze Jaunagaz, zintzook,
goratu
egizue, haren santutasuna gogoratuz. R/.
Aleluia
R/. Aleluia.
V/. Gora Zu, Jainkoa, eskerrak Zuri, Jauna;
apostoluen
talde ospetsuak goratzen zaitu, Jauna. R/.
Ebanjelioa
Beste ikaslea
Pedro baino arinago joian,
eta lehenago
heldu zan hilobira.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 20, 2-8
Asteko lehen-egunean, Maria Magdalena Simon
Pedrogana eta Jesusek maite eban beste ikasleagana bihurtu zan lasterka, eta
esan eutsen: «Eroan egin dabe Jauna hilobitik, eta ez dakigu non jarri daben».
Urten eben, orduan, Pedrok eta beste
ikasleak, eta hilobirantz abiatu ziran. Biak batera joiazan lasterka, baina
beste ikaslea Pedro baino arinago joian, eta lehenago heldu zan hilobira.
Barrura begiratzeko makurturik, oihal-zerrendak lurrean ikusi zituan, baina ez
zan sartu.
Heldu zan haren atzetik Simon Pedro be eta
hilobian sartu zan. Oihal-zerrendak lurrean ikusi zituan, baita Jesusen burua
batzen egondako zapia be; hau, ostera, ez egoan oihal-zerrendekin batera
jarrita, beste leku baten batuta baino. Orduan, sartu zan beste ikaslea be,
hilobira lehenengo heldu zana. Ikusi eta sinistu egin eban.
Jaunak esana.
Iruzkina
Sakona da Joan Ebanjelariaren sinismen bizikizuna; eta bere sakontasunean igorri gura deusku.
Ezagun da sinistun talde bizian, alkartuan eta zintzoan bizi dana. Baina ez arazo bakoan, inguruak erasotuan baino. Baina zelango berba gozoz adoretuko dauzan bere alkartekoak!
Joanen ebanjelioan apartekotasuna hartzen dabe Pedrok eta Joanek berak, baina baita emakumeak ere, Maria Magdalenak.
Lehenengo ihesaldiaren ondoren, apurka-apurka, emakumeen adoreari esker, hona zelan doan alkartzen hasierako taldea, eta bizibarritzen diran biztueraren bizikizuna alkarbanatzeko eta Jesus, euren Maisu eta Laguna, euren egunerokoan bizirik aurkitzeko.
Horren barri ezin emon izango deusku oraindino egin barik dagoan hizkeraz, baina irudiez baliatuko dira, han jazotakoaren barri emoteko.
Zelan esan bizi dala hildakoa, Jainkoak biztu egin dauala eta bera dala, gizakiok (batez ere eleiz-agintariek eta herri agintariek) baztertua, Jainkoak bere eskoi aldean jarriz, bere Seme lez aintzatan eta gu guztion epaile izendatuz, beti bizi dala?
Hauxe da sinisten dabena, eta sinistera emoten deuskuna.