SAN BARTOLOME, APOSTOLUA
Jaia
I. Irakurgaia
Uriko harresiak
hamabi oinarri eukazan,
eta honeetan
idatzita Bildotsaren hamabi apostoluen izenak.
Apokalipsia liburutik
Ap 21, 9b-14
Aingeru batek esan eustan: «Zatoz,
emaztegaia erakutsi behar deutsut, Bildotsaren emaztea». Hartu ninduan
aingeruak eta mendi handi eta garai batera eroan ninduan espirituz; Jerusalem
uri santua erakutsi eustan, zerutik Jainkoagandik jaisten, Jainkoaren aintzaz
dirdaitsu. Haren distira harribitxi eder baten antzekoa zan, jaspe harria
baizen gardena.
Harresi sendo eta garaia eukan, hamabi
atekoa, eta ate gainetan hamabi aingeru eta hamabi izen idatzita, israeldarren
hamabi leinuen izenak. Hiru ate sortaldera egozan, hiru iparraldera, hiru
hegoaldera eta hiru sartaldera. Uriko harresiak hamabi oinarri eukazan, eta
honeetan idatzita Bildotsaren hamabi apostoluen izenak.
Jaunak esana.
Erantzun-salmoa
Sal 145 [144], 10-11. 12-13b. 17-18 (R/. ik. 12)
R/. Zure fededunek agertu dagiela, Jauna,
zure erregetzaren bikaintasuna.
V/. Goratu zagiezala, Jauna, zeure sorkari
guztiek,
bedeinkatu
zeure fededunek;
aitatu
begie zure erregetza ospetsua,
berba
egin begie zure ahalmenaz. R/.
V/. Gizakiei agertuz zure egite ahaltsuak,
zure
erregetza ospetsuaren bikaintasuna.
Zure
erregetza betiko erregetza,
gizaldiz
gizaldikoa zure nagusitza. R/.
V/. Zintzoa da Jauna bere bide guztietan,
leiala
egintza guztietan.
Hurrean
dago Jauna dei egiten deutsoenengandik,
benetan
dei egiten deutsoen guztiengandik. R/.
Aleluia
Jn 1, 49b
R/. Aleluia.
V/. Maisu, Zu Jainkoaren Semea zara;
Zu
Israelgo Erregea zara. R/.
Ebanjelioa
Hona hemen
benetako israeldarra,
faltsukeriarik
bakoa.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 1, 45-51
Aldi haretan, Felipek Natanael aurkitu eban,
eta esan eutson: «Moisesek legearen liburuan eta profetek euren idazkietan
aitatu ebena aurkitu dogu: Jesus, Joseren semea, Nazaretekoa».
Natanaelek esan eutson: «Nazaretetik urten
ete leike ezerk onik?» Felipek erantzun: «Erdu eta ikusi».
Jesusek Natanael beragana etortzen ikusi eta
esan eban: «Hona hemen benetako israeldarra, faltsukeriarik bakoa». Natanaelek
esan eutson: «Nondik ezagutzen nozu?» Jesusek erantzun: «Felipek zuri dei egin
baino lehen, ikopean zinala, ikusi izan zindudazan».
Natanaelek erantzun eutson: «Maisu, Zu
Jainkoaren Semea zara; Zu Israelgo erregea zara». Jesusek erantzun: «Ikopean
ikusi zindudazala esan deutsudalako, sinisten dozu? Handiagorik be ikusiko dozu».
Eta esan eutson, gainera: «Bene-benetan dinotsuet: Zerua zabalik ikusiko dozue
eta Jainkoaren aingeruak gora eta behera Gizonaren Semearen gainean».
Jaunak esana.