AGORRILAREN 6
JAUNAREN
ANTZALDATZEA /A
I. Irakurgaia
Haren soinekoa edurra baizen zuria
Daniel Profetearen liburutik
Dn 7, 9-10. 13-14
Begira
nengoala, tronu batzuk jarri ebezan eta gizon zahar bat jesarri zan.
Haren
soinekoa edurra baizen zuri,
buruko
ulea artilea baizen garbi!
Haren
aurkia eta gurpilak
sugar
kiskalgarri!
Suzko
ibai batek
urteten
eban haren aurretik.
Jentetza
izugarria eban zerbitzari,
milaka
eta milaka egozan haren aurrean zutunik.
Auzia
hasi
eta
zabaldu ziran liburuak.
Oraindino begira nengoan, gizaseme
antzeko bat ikusi neban zeruetako hodeietan etorten. Gizon zaharragana
hurreratu zanean, beroni aurkeztu eutsoen. Agintea, aintza eta erregetza emon
eutsoezan: herri, nazino eta hizkuntza guztietako jenteak zerbitzen eban.
Haren
agintea betierekoa,
ez
da inoiz ere amaituko;
haren
erregetza
ez
da inoiz hondatuko.
Jaunak esana
Erantzun salmoa
Sal 96, 1-2. 5-6. 9
R/. Errege da Jauna,
Goi-goiko, lur guztiaren gainetik
Errege da Jauna! Alaitu bedi lurra,
poztu bediz uharte ugariak!
Laino eta hodei baltzak ditu inguruan,
justizia eta zuzenbidea tronuaren
oinarri.
Mendiak argizaria lez urtzen dira
Jaunaren aurrean,
lur osoaren Jabearen aurrean.
Zeruek haren salbamen-ekintza iragarten
dabe,
herri guztiek haren ospea ikusten.
Izan ere, Jauna,
Goi-goiko zara Zu lur guztiaren
gainetik,
jainko guztien gainetik gorengo.
II. Irakurgaia
Guk geuk entzun genduan
zerutik etorritako ahots hori
San Pedro Apostoluaren bigarren gutunetik
2 P 1, 16-19
Senide maiteok: Jesu Kristo gure Jauna
ahalmenezko etorriko dan egunari buruz berba egin geuntsuenean, ez ginan
oinarritu irudipenezko ipuinetan, geure esperientzian baino, geure begiz ikusi
genduan-eta haren handitasuna.
Jesusek bere Aita Jainkoagandik hartu
zituan ohorea eta aintza, honan esan eutsan-eta Jainkoaren aintza bikainetik
etorritako berbeak: “Hau da nire Semea, nire maitea; honegan dot neure
atsegina”. Guk geuk entzun genduan zerutik etorritako berba hori, Beragaz mendi
santuan gengozala.
Badogu profeten berbea ere, hitz guztiz
sendoa, eta zuek ederto egiten dozue berba horri adi-adi egonez: toki ilunean
argi egiten dauan kriseilua lez da zuentzat, eguna zabaldu eta goizeko izarra
zuen bihotzetan jagi arte.
Jaunak esana
Ebanjelioa
Aurpegia eguzkia baizen disdiratsu bihurtu jakon.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 17, 1-9
Aldi haretan, hartu zituan Jesusek
Beragaz Pedro, Santiago eta honen anaia Joan eta mendi garai batera eroan
zituan aparte. Eta antzaldatu egin zan hareen aurrean: aurpegia eguzkia baizen
disdiratsu bihurtu jakon eta jantziak argia baizen zuri. Haretan, Moises eta
Elias agertu jakezan, Jesusegaz berbetan.
Orduan,
Pedrok esan eutsan Jesusi: «Jauna, bai ederto gagozala hemen! Gura badozu, hiru
txabola egingo ditut: bata Zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat».
Berbetan ziharduala, hodei argi batek
estaldu ebazan, eta ahots batek esan eban hodeitik: «Hauxe da nire Seme maitea,
berau dot atsegin. Entzuiozue». Hori entzutean, ahuspez lurrera jausi ziran
ikasleak, bildurraren bildurrez.
Hurreratu jaken Jesus, ikutu eta esan
eutsen: «Jagi zaiteze; ez izan bildurrik». Begiak jasorik, Jesus bakarrik ikusi
eben, beste inor ez.
Menditik behera jaisterakoan, Jesusek
agindu eutsen: «Ez esan inori ikusi dozuen hau, harik eta Gizonaren Semea hilen
artetik biztu arte».
Jaunak esana
HITZALDIA
Senideok: gure sinismena aztertuko bagendu, zerk urtengo leuskigu? Sendoa dala, ondo oinarritua, testigantzea emoten dauana eta ingurukoen artean erakargarri egiten dana dala?
Begira: Jesus krisi gorrian sartzen da bere lana ulertzen ez dalako, edo gaitzetsia ere badala ikusten daualako. Bere lagun minenek ere ez dabe onartzen, eta bere bidetik desbideratu gura dau Pedrok, Jesusek gogor erantzuten deutsola: kendu zakidaz paretik, Satanas —esanez.
Egoera hau gainditzera jatorku gaurko jai hau: Tabor Mendiko Jesusen Antzaldatzea; Kurutzearen eguna (irailaren 14an) ospatu baino 40 egun lehenago. Ebanjelariek testigantza sakona emoten dabe: Jesus ez dago erratuta, ez dauka aldatu beharrik; Aitaren aukeratua da, haren kutuna. Aurkitzen dauzan oztopoak ingurukoen burugogorkeria, itxikeria eta arduragabekeriaren eragina dira. Honen barri emon behar deutse bere lagun minei. Eta honeek, lehenengotan ezer gitxi ulertu arren, esperientzia sakon lez gogoratuko dabe beti, eta emon gura deuskue geuri ere.
Horregaitik hasierako galderea: ondo sinisten dogula uste dogu? Jesusi jarraitzeak eskatzen dauan hezkuntzea eta adorea hartzen dogu Eukaristian, otoitzean, eliz alkartean eta eguneroko testigantzan? Eta gure ausardi horrek erakargarriak egiten gaitu gure ingurukoen artean, eta argitasuna emoten deutsegu eta adorea egunero aurkitzen dabezan arazoetan urtenbideak bilatzeko eta kontsumokeriak bazterreratzen dauzanen ondoan egoten jakiteko?
Gaurko egun hau, agorrilak 6 (1945; 8:15) Hiroshiman iparramerikarrek lehertuazo eben lehergailuaren ondorenak gogoratzeko eta gaitzesteko eguna dogu. Horregaz batera, gure arazoei ez deutsegula emon behar hondamena dakarren erantzunik emon behar aldarrikatu behar dogu… Baina ze ingurutan?
Senideok: Neoliberalismoak kolonizatuta bizi gara; harek ezarri deuskuzan betaurrekoez ikusten dogu dana. Gure ametsa hauxe da: asko eukitea, asko kontsumitzea, asko pilatzea, eta besteen ardurarik ez hartzea. Eta izugarrizko zakar-metak pilatzen doguz; errekak bizi barik itzi doguz, eta itsasoa erailtera goaz ziztu bizian; zahar eta gaisoak, eta besteen pareko ez diranak, langabeziara botaten doguz, euren duintasuna erantzi egiten deutsegu… eta onenen gizartea eraikitzen dihardugu, makalen kaltetan. Gizarte gizakoia (edo humanoa) eta da hau?
Horren ondoan, ustelkeria dogu nagusi: politika mailan hain agerikoa doguna ez eze, baita geure isileko bizitzan ere: zenbat guzur, zenbat ezkutuko jokabide, zenbat ustelkeria eta saldukeria geure hartu-emonetan ere…
Eta hori —ez harritu, senideok— mezatara joateagaz eta jaunartzeagaz batera. Bizi dogun sinismenak edo erlijio-bizitzeak ez gaitu onbideratzen, edo bide usteletatik ataraten. Ete da hori Jesusi jarraitzea? Bera desbideratu guran, ez ete dogu bistatik galdu eta, haren ordez eta haren lekuan, aberastasuna jarri?
Sasoia dogu, senideok, gure siniskera edo erlijio-bizitza antzua aztertzeko eta Jesusen esperientzia sakon bat izateko, gure ohikerietatik eta beti egin dogun horretatik urteteko…
Ez! Hori eginda ez doguz gure lobak-eta elizaratuko. Baina bai emongo dogula euren aurrean beste irudi bat, eta, behar bada, Jesus ezagutzera erakarriko doguzana. Honek eskatzen deuskun lehenengo gauzea hauxe da: Jesusi bakarrean jarraitu leiola uste izatea baztertzea, eta talde bateko kide izaten hastea. Alkarri lagundu behar deutsogu gogoratzen, adore emoten eta Jesusen pozean bizi izaten.
OTOITZA
Jesus: ez gaituzu
jarraitzaile sutsuak;
ez gaituzu
buru-belarri zugaz egotekok;
mundura
egokituegiak gaituzu
eta krisian
sartzen zaitugu.
Ez da argi azaldu
ez deuskuzulako
ez eta txunditurik
ez gaukazuzalako,
erosoegiak
garalako baino,
nahiago menperatu
geikeana dogulako baino.
Jaso gaizuz, ba,
gu ere mendira,
Jainkoagandik
hurrago egonik
zeu, beste inor
ere ez, ikus zaiguzan,
eta eskatzen deuskuzun
kurutzea
eroan ahal izan
daigun. AMEN.