Paduako San Antonio,
presbiteroa eta eleiz
irakaslea
Oroipena
Otoitza
Jainko
ahalguztidun betikoa,
Ebanjelioaren
predikari miragarri
eta behar-orduan laguntzaile emon zeuntsan
zeure herriari Paduako Antonio santua;
egizu, haren otoitzari esker,
kristau-bizitzarako irakaspenean zintzo jarraituz,
sentidu daigula larrialdi guztietan
zure errukiaren laguntza.
Zure
Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez,
Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean
Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi
eta gizaldietan.
Is
61, 1-3a (299. or.)
Jaunak igurtzi nau,
behartsuei barri ona emotera bialdu nau.
Jainko Jaunaren espiritua nire gainean
dago, Jaunak igurtzi nau-eta. Harek bialdu nau behartsuei barri ona emotera,
bihotz-urratuak osatzera, katiguei amnistia iragartzera eta giltzapetuei
askatasuna; Jaunaren onginahi-urtea eta mendeku-eguna iragartzera.
Siongo atsekabetuak kontsolatzera bialdu
nau Jaunak: koroa emongo deutset errautsaren ordez, jaietako usain gozoa
dolu-jantziaren ordez, gorespen-kantuak etsipenaren ordez.
Jaunak
esana.
Erantzun
salmoa
Sal 89 [88], 2-3. 4-5. 21-22. 25 eta
27 ( R/. ik. 2a)
R/. Jauna, zure maitasuna
abestuko dot betiren beti.
Jauna,
zure maitasun-egintzak kantatuko ditut beti,
zure
leialtasuna iragarriko gizaldiz gizaldi.
Bai,
autortzen dot:
«Betiko
eraikia dago zeruan zure maitasuna,
sendo
ezarria zure leialtasuna». R/.
Ituna
egin dot neure aukeratuagaz,
David
neure morroiari zin eginez:
«Sendo
ezarriko dot betiko zure errege-jatorria,
gizaldiz
gizaldi eraikiko zure errege-aulkia». R/.
David
neure zerbitzaria aurkitu dot
eta
neure orio santuaz igurtzi.
Nire
eskuak sendo deutso eutsiko,
nire
besoak indartsu dau egingo. R/.
Beragaz
izango ditu nire leialtasuna eta maitasuna,
garaile
urtengo dau nire izenean.
Harek
dei egingo deust: «Zu nire aita,
nire
Jainkoa, nire harkaitz salbatzailea». R/.
R/.
Aleluia.
V/.
Behartsuei Barri Ona emotera bialdu nau Jaunak,
katiguei askatasuna iragartzera.
Ebanjelioa
Lk 10, 1-9
Uzta ugaria da, baina langileak gitxi.
†
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Aldi haretan, Jaunak beste hirurogeta
hamabi izendatu eta bere aurretik bialdu zituan binaka, bera joatekoa zan herri
eta leku guztietara. Eta esan eutsen: «Uzta ugaria da, baina beharginak gitxi.
Egin, beraz, otoitz uzta-jaubeari bialdu dagizala langileak bere uztara.
Zoaze! Bildotsak otso artera lez bialtzen
zaituet. Ez eroan boltsarik, ez zakutorik, ez oinetakorik, eta ez gelditu
bidean inori agur egiten. Edozein etxetan sartzen zariela, esaizue lehenengo:
“Bakea etxe honetakoei!” Eta han bakezalerik bada, haren gainean jarriko da
zuen bakea; osterantzean, barriz, zuen bakerik barik geldituko dira.
Gelditu zaiteze etxe berean; eta jan eta
edan daukienetik, ze, beharginari zor jako bere saria. Ez ibili etxez etxe.
Herriren baten sartu eta ondo hartzen bazaituee, jan ipintzen deutsueenetik,
osatu bertako gaixoak eta esaiezue: “Hurrean dozue Jainkoaren erreinua”.
Jaunak
esana.
Oparigaien gainekoa
Jainko
guztiz ona, gizaki zaharra deseginik,
zeure antzeko
barria sortu zenduan
Antonio santuagan;
egin
gaizuz, bihotz onez, geu ere barri,
Zugaz baketzen
gaituan opari atsegingarria
eskeini
deizugun.
Jesu Kristo
gure Jaunaren bitartez.
Jaunartze ondorengoa
Sakramentu honen indarrari esker, Jauna,
zaindu
gaizuz beti zeure maitasunean,
Paduako
Antonio santua lez;
eta eroan egizu bere betera
gugan hasi dozun egintza
ona,
Jesu
Kristo etorriko dan egunera arte.
Errege
bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.