Uztailaren 11n
San Benito, abata
Europako Zaindaria
Jaia
I. Irakurgaia
Egin kasu jakituriari.
Esaera Zaharrak liburutik
Es 2, 1-9
Ene seme, nire esanak onartu
eta nire aginduak gogoan gordetzen badozuz,
jakituriari kasu
eta zuhurtasunari jaramon egiten badeutsezu;
adimenari dei
eta zuhurtasunari oihu egiten badeutsezu,
horreek dirua eta altxorrak lez bilatzen badozuz,
orduan ulertuko dozu Jaunaganako begirunea,
eta Jainkoa ezagutzera helduko zara.
Jauna da-eta jakituria emoten dauana,
beragandik datoz ezaguera eta zuhurtasuna.
Berak emoten deutse arrakasta zintzoei
eta babesa jokabide zuzenekoei;
zuzenbidea babesten dau
eta zintzoen jokabidea zaintzen.
Orduan ulertuko dozu
zer dan justizia eta zuzenbidea,
jatortasuna eta jokabide on guztia.
Jaunak esana.
Erantzun-salmoa
Sal 34 [33], 2-3. 4-5. 6-7. 8-9. 10-11 ( R/. 2a edo 9a)
R/. Bedeinkatuko dot aldi oro Jauna.
Edo: Dastatu egizue eta ikusi zein ona dan Jauna.
V/. Bedeinkatuko dot aldi oro Jauna,
nire ahoan
beti haren gorespena.
Harro nago
Jaunagaz,
entzun begie
apalek eta poztu beitez. R/.
V/. Handietsi nigaz batera Jauna,
goratu
dagigun alkarregaz haren izena.
Jaunagana jo
neban, eta harek erantzun,
bildur
guztietatik ninduan libratu. R/.
V/. Begiratzen deutsoenak distiratsu egongo dira,
ez jake
aurpegia lotsaz gorrituko.
Dohakabeak
dei egin eban, eta Jaunak entzun,
eta estualdi
guztietatik eban salbatu. R/.
V/. Kanpaturik dago Jaunaren aingerua
hari
begirune deutsoenen inguruan,
eta
libratzen ditu.
Dastatu
egizue eta ikusi zein ona dan Jauna;
zorionekoa
harengan babesten dana. R/.
V/. Izan Jaunari begirune zuek, hari sagaratuok,
ez jake-eta
ezer falta begirune deutsoenei.
Aberatsek
ezagutzen dabe beharrizana eta gosea;
Jaunagana
jotzen dabenei ez jake onik falta. R/.
Aleluia
Mt 5, 3
R/. Aleluia.
V/. Zorionekoak gogoz behartsu diranak,
eurena
dabe-eta Jainkoaren erreinua. R/.
Ebanjelioa
Zuek, nire jarraitzaileok, ehun halako hartuko dozue.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 19, 27-29
Aldi haretan, Pedrok esan eutson Jesusi:
«Hara, guk dana itzi dogu, Zuri jarraitzeko. Zer izango da guretzat?»
Jesusek erantzun eutsen: «Benetan dinotsuet:
Jainkoak mundu hau erabarritzean eta Gizonaren Semea bere aintzazko tronuan
jesartzean, zuek be, nire jarraitzaileok, hamabi tronutan jesarriko zarie,
Israelgo hamabi leinuak epaitzeko. Eta Nigaitik etxea, senideak, aita, ama,
semealabak edota lurrak izten dituanak, ehun halako hartuko dau eta betiko bizitza
jasoko ondare.
Jaunak esana.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.