Urriaren 12an
Pilareko Maria Birjina dohatsua
Jaia
I. Irakurgaia (1. aukera)
Ekarri eben
Jainkoaren kutxa
eta Davidek
harentzat jasota eukan
oihal-txabolaren
erdi-erdian ezarri eban.
Kronikak lehenengo liburutik
1 Kro 15, 3-4. 15-16; 16, 1.2
Egun hareetan, batu ebazan Davidek israeldar
guztiak Jerusalemen, Jaunaren kutxa berak prestatu eutson tokira igoteko. Era
berean, batu ebazan Aaronen ondorengo ziran abadeak eta lebitarrak be.
Lebitarrek eroan eben Jainkoaren kutxa, haga
gainean sorbaldan harturik, Jaunaren esanera Moisesek agindu eban lez.
Lebitarren artean kantariak izentatzeko agindu eutsen Davidek lebitar
buruzagiei; hareek, musika-tresnak hartuz, harpak, zitarak eta txilinak jo
behar ebezan ozen, alaitasuna adierazoz.
Ekarri eben, bada, Jainkoaren kutxa eta
Davidek harentzat jasota eukan oihal-txabolaren erdi-erdian ezarri eben.
Ondoren, erre-opariak eta alkartasun-opariak eskeini eutsoezan Jainkoari.
Oparien eskeintza amaitzean, Davidek bedeinkatu egin eban herria Jaunaren
izenean.
Jaunak esana.
I. Irakurgaia (2. aukera)
Jesusen ama Mariagaz otoitzari emonak bizi ziran
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 1, 12-14
Jesusek zerura igon ondoren, apostoluak
Jerusalemera bihurtu ziran Oliamenditik –mendi hau Jerusalemdik hurrean dago,
kilometro batera eskas–.
Etxera heldurik, bizilekua eukien goiko
gelara igon eben Pedrok, Joanek, Santiagok eta Andresek, Felipek eta Tomasek,
Bartolomek eta Mateok, Santiago Alfeoren semeak eta Simon Zelotek, eta Judas
Santiagoren semeak. Danak, emakume batzuekin eta Jesusen ama Mariagaz eta
senideekin, bihotz batez otoitzari emonak bizi ziran.
Jaunak esana.
Erantzun-salmoa
Sal 27 [26], 1. 3. 4. 5
R/. Jaunak koroatu nau
eta zutabe gainean goratu.
V/. Jauna dot argi eta salbazino,
nork
ni bildurtu?
Jauna
biziaren babes,
nork
ni ikaratu? R/.
V/. Gudarosteak inguratzen banau be,
nire
bihotzak bildurrik ez;
nire
aurka burruka lehertzen bada be,
nire
barrua konfiantzaz betea. R/.
V/. Gauza bat eskatzen deutsat Jaunari,
horren
bila nabil ni:
bizi
nadila Jaunaren etxean
neure
bizitzako egun guztietan,
Jaunaren
edertasuna miretsiz
eta
haren tenplua zainduz. R/.
V/. Bere txabolan gordeko nau zoritxar-egunean,
bere
txabolaren gordeenean ezkutatuko,
harkaitzera
nau jasoko. R/.
Aleluia
Sal 40 [39], 3d. 4a
R/. Aleluia.
V/. Hatx gainean jarri ditu nire oinak,
kantu
barria ipini deust ezpanetan. R/.
Ebanjelioa
Zorionekoa sabelean eroan zinduzan emakumea!
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 11, 27-28
Aldi haretan, Jesusek gauza honeek jenteari
esaten ziharduala, emakume batek jente artetik deadarka esan eban: «Zorionekoa
sabelean eroan zinduzan eta bularra emon eutsun andrea!»
Baina Jesusek esan eban: «Hobeto esan,
zorionekoak Jainkoaren berbea entzuten eta betetzen dabenak!»
Jaunak esana.
IRUZKINA
Gure kulturan eta ulerkeran, emakume honen aldarriak Jesusen ama, Maria, goraltzen dauala ulertzen dogu.
Baina kultura haretan emakumea ezer gitxi zan. Eta semea handia, entzutetsua edo zeozer bazan, harexek egiten eban handi ama. Semeari esker zan ama handi.
Aldarri honek, ba, Jesus goraltzen dau, eta honengan zeozer aurkitu dauan emakume batengandik sortua da. Behar bada, emakume harek, Jesusi entzunez, liberauta aurkitzen dau bere burua, eta aldarrikatu egiten dau.
Eta Jesusek, goralpen hori beretzat hartuz, harago eroan gura dau. Benetan handia (benetako gizakia) Jainkoaren hitza entzuten dakiana da.
Benetan entzuten dakiana ez da entzute hutsean geratuko. Entzuna beteten ahaleginduko da. Eta honexek, entzuna beteteak, egingo dau benetako gizaki, salbauko dau.
Kontuz baina! Ez daigun uste izan Jainkoaren hitza liturgian edo ebanjelioan baino ez dogula entzuten. Ingurura begiratzen dakianak ez dau askorik behar izango Jainkoaren hitza entzuteko… Gizakiago egiten dauan edozertan aurkitu daike batek Jainkoaren hitza.
Hitz hori salbagarri bihurtzen da bere bizitzan gauzatzen (beteten) dauanagan.