Abenduaren 28an
Errubako umetxu santuak, martiriak
Jaia
I. Irakurgaia
Jesusen odolak pekatu guztitik garbitzen gaitu.
San Joan Apostoluaren lehenengo epistolatik
1 Jn 1, 5–2, 2
Senide maiteok: Hona hemen Jesu Kristogandik
entzun dogun mezua eta zuei iragartzen deutsueguna: Jainkoa argia da eta
harengan ez da ezelako ilunik. Haregaz alkartasunean bizi garala esan eta
ilunpetan bagabiltz, guzurra dinogu eta ez dihardugu egiaren arabera. Baina argitan
bagabiltz, alkartasuna dogu batak besteagaz eta haren Seme Jesusen odolak
pekatu guztitik garbitzen gaitu.
Pekaturik ez dogula esaten badogu, geure
burua engainatzen dogu eta egia ez dago gure barruan. Geure pekatuak autortzen
badoguz, ostera, leiala eta zuzena dan Jainkoak parkatuko deuskuz pekatuak eta
gaiztakeria guztitik garbituko gaitu. Pekaturik ez dogula egin esaten badogu,
guzurti egiten dogu bera, eta haren mezua ez dago gugan.
Ene seme-alabok, pekaturik egin ez dagizuen
idazten deutsuet hau. Halan be, norbaitek pekatu egiten badau, badogu
laguntzailea Aitaren aurrean: zuzena dan Jesu Kristo. Harek bere burua eskeini
eban gure pekatuen parkamenerako; eta gureen parkamenerako ez ezik, baita mundu
guztikoen parkamenerako be.
Jaunak esana.
Erantzun-salmoa
Sal 124 [123], 2-3. 4-5. 7b-8 (R/. 7a)
R/. Txoria ehiztarien saretik lez gara libratu.
V/. Jauna gure alde egon ez balitz,
arerioek,
gure aurka jagitzean,
bizirik
iruntsiko ginduezan,
hasarre-sutan
egozan-eta gure kontra. R/.
V/. Urek iruntsiko ginduezan,
uholdeak
hondoratuko;
ur
indartsuek ginduezan hondoratuko. R/.
V/. Hausi da sarea, eta gu libre geratu.
Gure
laguntza Jaunaren izena,
zeru-lurren
egilearena. R/.
Aleluia
R/. Aleluia.
V/. Gora Zu, Jainkoa, eskerrak Zuri, Jauna;
martirien
talde zuriz jantziak goratzen zaitu, Jauna. R/.
Ebanjelioa
Herodesek
Betleemen eta inguruetan
ume guztiak
hiltzeko agindu eban.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 2, 13-18
Magoek alde egitean, Jaunaren aingerua
agertu jakon amesetan Joseri eta esan eutson: «Jagi, hartu umea eta ama, eta
egizu ihes Egiptora, eta egon han neuk esan arte, Herodes erregea umea hil
guran ibiliko da-eta».
Jagi zan, beraz, Jose, hartu zituan umea eta
ama gauez eta Egiptora joan zan. Han egon zan Herodes hil arte. Holan bete zan
Jaunak profetaren bidez esandakoa: «Egiptotik etortzeko dei egin neutsan neure
semeari».
Orduan Herodes erregea, Magoek engainatu
egin ebela oharturik, guztiz hasarratu zan, eta Betleemen eta inguruetan urte
bitik azpiko ume guztiak hiltzeko agindu eban, Magoek adierazotako denpora
kontuan harturik. Holan bete zan Jeremias profetak esana:
«Oihua
entzun da Raman, negar eta aiene ugari:
Rakelek
dihardu bere umeakaitik negarrez:
ez
dau kontsolatu gura, ez dira bizi-eta».
Jaunak esana.
Iruzkina
Mateok eskeintzen deuskun kontakizuna ez da bere-berea; han inguruan asko ziran holangoak aldi hareetan. Baina bai irakatsi sakonekoa dala.
Jakoben seme Josek eta Mariaren senar Josek badauke zerikusirik eta antzik: harek Egiptora jatsiz salbauko dau bere familia; eta baita honek ere.
Faraoia eta Herodes, hiltzaile diranetik, heriotzearen irudi izango dira. Faraoiak bere agintea salbatzeko hilazoten ditu Hebertarren seme jaio barriak; horixe berori egingo dau Herodesek ere bere agintea arriskuan ikusten daualako
Magoak, alderantziz, argiaren bila dabilz, eta Jesusengan aurkituko dabe aurrera jarraitu ahal izateko.
Mateorentzat Jesusengan hasten da Jainkoaren Herri barria. Horrexegaitik jatsiazo behar dau Umea Egiptora.
Ez gaitezan ibili, ba, kontakizunotan egia historikoaren bila; egia teologikoa bilatu daigun, gure sinismena argitzeko, ebanjelioetan zehar ibilteko eta Jainkoaren salbamena giza historian gauzatua aurkitzeko.
Jainkoak gizakia badau aintzat hartzen, honen helburua gizaki izatea dala esan geike, eta ez ahalmena eskuratzea edo senideak menperatzea eta hareen gainetik jartea.
Gure handitasuna gizatasunean datza; eta txikitasunean eta apaltasunean gauzatzen dau Jainkoak bere handitasuna.