Maria, Eleizearen Ama

Pentekoste ondorengo astelehenean

Maria Birjina dohatsua, Eleizaren Ama

Oroipena

I. Irakurgaia  (1. aukera)

«Bizidun guztien ama»

Hasiera liburutik

Has 3, 9-15. 20

    Adamek zuhaitzetik jan ondoren, Jainko Jaunak dei egin eta esan eutson: «Non zara?» Harek erantzun: «Zure oin-hotsa baratzean entzun dodanean, bildurtu eta gorde egin naz, narrugorri nengoalako». Jainkoak esan eutson: «Eta zeinek jakinarazo deutsu narrugorri zengozala? Galarazo neutsun zuhaitzeko frutua jan ete dozu?» Gizonak erantzun: «Laguntzat emon deustazun emakumeak eskeini deuSt frutua, eta jan egin dot». Orduan, Jainko Jaunak esan eutson emakumeari: «Zer egin dozu?» Emakumeak erantzun:  «Sugeak engainatu nau eta jan egin dot».
    Orduan, Jainko Jaunak esan eutson sugeari:

«Hori egin dualako,
madarikatua izango haz
abere guztien eta basapiztia guztien artean;
sabel gainean ibiliko haz arrastaka
eta hautsa jango dok heure bizitzako egun guztietan.
Alkarren arerio egingo zaituet hi eta emakumea,
hire eta haren ondorengoa;
honek burua zapalduko deua,
eta hik orpotik helduko deutsok».

    Gizonak bere emazteari «Eva» ezarri eutson izena, bizidun guztien ama dalako.

Jaunak esana.

 

I. Irakurgaia   (2. aukera)

Jesusen ama Mariagaz otoitzari emonak bizi ziran.

Apostoluen Eginak liburutik

Eg 1, 12-14

    Jesusek zerura igon ondoren, apostoluak Jerusalemera bihurtu ziran Oliamenditik –mendi hau Jerusalemdik hurrean dago, kilometro batera eskas–.
    Etxera heldurik, bizilekua eukien goiko gelara igon eben Pedrok, Joanek, Santiagok eta Andresek, Felipek eta Tomasek, Bartolomek eta Mateok, Santiago Alfeoren semeak eta Simon Zelotek, eta Judas Santiagoren semeak. Danak, emakume batzuekin eta Jesusen ama Mariagaz eta senideekin, bihotz batez otoitzari emonak bizi ziran.

Jaunak esana.

 

Erantzun salmoa

Sal 87 [86], 1-2. 3. eta 5. 6-7 (R/. ik. 3)

R/.   Bai ospetsu berba egiten dabela zutaz, Jainkoaren uri!

V/.   Horra, mendi santuaren gainean oinarrituriko uria!
Jaunak Sion uria maiteago,
Israelgo beste bizitoki guztiak baino. R/.

V/.   Bai ospetsu berba egiten dabela zutaz,
Jainkoaren uri!
Sion uriaz esango da:
«Han jaioak dira danak;
Goi-goikoak dau ha sendo ezarri». R/.

V/.   Hona, Jaunak herrien zerrendan idatzi:
«Han jaioak dira honeek guztiak».
Eta dantzan eginez kantatuko dabe:
«Guztiek, Sion, zugan bizilekua». R/.

 

Aleluia

R/.   Aleluia.

V/.   Zorionekoa zu, Maria Birjina, Jainkoaren Ama,
        dohatsua zu, Eleizaren ama,
        Zure seme Jesu Kristoren Espirituaren sua
        gugan bizten dozuna! R/.

 

Ebanjelioa

Nor naz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etortzeko?

  Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik  

Jn 19, 25-34

    Aldi haretan, Jesusen kurutzearen ondoan egozan haren ama, bere amaren ahizta, Maria Kleofasena eta Maria Magdalena. Jesusek, bere ama eta, beronen ondoan, maite eban ikaslea ikusirik, esan eutson amari: «Emakume, horra hor zure semea!» Gero, ikasleari esan eutson: «Horra hor zure ama!»
    Eta harrezkero ikasleak bere etxean hartu eban.
    Ondoren, Jesusek, dana betea zala jakinik, Liburu Santuak esana guztiz bete zedin, esan eban: «Egarri naz!»
    Bazan han ozpinez betetako pitxar bat. Orduan, belakia ozpinetan busti eta, kainaberari ertzean erantsiz, ahora hurreratu eutsoen. Ozpina hartu ebanean, Jesusek esan eban: «Bete da dana!» Eta, burua makurtuz, azken arnasa emon eban.
    Pazko-jairako prestaketa-eguna zan, eta judeguek ez eben gura zapatuan gorpuak kurutzean gelditzerik, ze, zapatu ha oso jaiegun handia zan. Horregaitik, kurutzeratuei berna-hazurrak apurtu eta handik kentzeko eskatu eutsoen Pilatori.
    Joan ziran, bada, gudariak eta berna-hazurrak hausi eutsiezan Jesusegaz kurutzean jositako biei; baina, Jesusengana heldu ziranean, ordurako hilda egoala ikusirik, ez eutsoen berna-hazurrik hausi, ezpada ze, gudari batek lantzaz saihetsa zulatu eutson, eta bat-batean odolak eta urak urten eben.

Jaunak esana

 

MARIA BIRJINA DOHATSUA ELEIZEAREN AMARENA

I. Irakurgaia pazkoaldiaz kanpo

          Irakurgai hau Pazkoaldiaz kanpo baino ez da erabiliko.

Alkarren arerio egingo zaituet
hi eta emakumea, hire eta haren ondorengoa.

Hasiera liburutik

Has 3, 9-15. 20

    Adamek zuhaitzetik jan ondoren, Jainko Jaunak dei egin eta esan eutson: «Non zara?» Harek erantzun: «Zure oin-hotsa baratzean entzun dodanean, bildurtu eta gorde egin naz, narrugorri nengoalako». Jainkoak esan eutson: «Eta zeinek jakinarazo deutsu narrugorri zengozala? Galarazo neutsun zuhaitzeko frutua jan dozu ala?» Gizonak erantzun: «Laguntzat emon deustazun emakumeak eskeini deust frutua, eta jan egin dot». Orduan, Jainko Jaunak esan eutson emakumeari: «Zer egin dozu?» Emakumeak erantzun:  «Sugeak engainatu nau eta jan egin dot».
    Eta Jainko Jaunak esan eutson sugeari:

«Hori egin dualako,
madarikatua izango haz
abere guztien eta basapiztia guztien artean;
sabel gainean ibiliko haz arrastaka
eta hautsa jango dok heure bizitzako egun guztietan.
Alkarren arerio egingo zaituet hi eta emakumea,
hire eta haren ondorengoa;
honek burua zapalduko deua,
eta hik orpotik helduko deutsak».

    Gizonak bere emazteari «Eva» ezarri eutson izena, bizidun guztien ama dalako.

Jaunak esana.

 

I. Irakurgaia pazkoaldian

          Pazkoaldian irakurgai hauxe erabiliko da

 Jesusen ama Mariagaz batera otoitzari emonak bizi ziran.

Apostoluen Eginak liburutik

Eg 1, 12-14

    Jesusek zerura igon ondoren, apostoluak Jerusalemera bihurtu ziran Oliamenditik –mendi hau Jerusalemdik hurrean dago, kilometro batera eskas–.
    Etxera helduta, bizilekua eben goiko gelara igon eben Pedrok, Joanek, Santiagok eta Andresek, Felipek eta Tomasek, Bartolomek eta Mateok, Santiago Alfeoren semeak eta Simon Zelotek, eta Judas Santiagoren semeak. Danak, emakume batzuekin eta Jesusen ama Mariagaz eta senideekin, bihotz batez otoitzari emonak bizi ziran.

Jaunak esana.

 

Erantzun salmoa

Jdt 13, 18bcde. 19 (R/. 15, 9d)

R/.   Zeu zara gure herriaren ohore gorena.

V/.   Bedeinkatu zagizala, ene alaba, goi-goiko Jainkoak
lurreko emakume guztien gainetik.
Bedeinkatua izan bedi Jainko Jauna,
zeru-lurrak egin ebazana. R/.

V/.   Zuk biztutako itxaropena ez da inoiz aldenduko
Jaunaren indarraz gogoratuko diran gizakien bihotzetik. R/.

 

Aleluia

R/.   Aleluia.

V/.   Zorionekoa zu, Maria Birjina dohatsua,
eta benetan aintzagarria,
zugandik sortu zan-eta zuzentasun-eguzkia,
Kristo gure Jainkoa! (R/.)

 

Ebanjelioa

          Horra hor zeure semea! Horra hor zeure ama!

  Jesu Kristo gure Jaunaren Nekaldia San Joanen liburutik     

Jn 19, 25-27

    Aldi haretan, Jesusen kurutzearen ondoan egozan haren ama, bere amaren ahizta, Maria Kleofasena eta Maria Magdalena. Jesusek, bere ama eta, beronen ondoan, maite eban ikaslea ikusirik, esan eutson amari: «Emakume, horra hor zure semea!» Gero, ikasleari esan eutson: «Horra hor zure ama!»
    Eta harrezkero ikasleak bere etxean hartu eban.

        Jaunak esana.