Urriaren 15ean
Santa Teresa Jesusena,
birjina eta eleiz irakaslea
Jaia
I. Irakurgaia
Jakituria- eta
adimen-espirituz beteko dau
eta soinekorik
ederrenaz jantziko.
Siraken liburutik
Si 15, 1-6
Holan jokatzen dau Jaunaganako begirunea
dauanak,
legeari
lotuak lortuko dau jakituria.
Hau
ama lez atarako jako bidera,
emazte
gazteak lez abegikor hartuko dau.
Adimenaren
ogiaz dau janarituko,
jakituriaren
uretik deutso edaten emongo.
Harengan
eutsirik, ez da jausiko,
hari
loturik, ez dau huts egingo;
lagunen
gainetik goratuko dau,
batzarraren
erdian hitz egiteko gaitasuna emongo deutso.
Jakituria-
eta adimen-espirituz beteko dau
eta
soinekorik ederrenaz jantziko.
Poza
eta alaitasunezko koroa izango dau,
betiereko
izena bereganatuko.
Jaunak esana.
Erantzun-salmoa
Sal 89 [88], 2-3. 6-7. 8-9. 16-17. 18-19 (R/. ik. 2)
R/. Iragarriko deutset zure izena neure
senideei,
goratuko zaitut batzarraren erdian.
V/. Jauna, zure maitasun-egintzak kantatuko ditut
beti,
zure
leialtasuna iragarriko gizaldiz gizaldi.
Bai,
autortzen dot:
«Betiko
eraikita dago zeruan zure maitasuna,
sendo
ezarrita zure leialtasuna». R/.
V/. Zeruek zure ekintza miragarria goresten dabe,
Jauna,
santuen
batzarrak zure leialtasuna.
Nor
hodeien gainean Jaunaren pareko?
Nor
jainkoen artean Jauna lako? R/.
V/. Ikaragarri da Jainkoa santuen batzarrean,
handi
eta bildurgarri inguruan dituan guztientzat.
Jauna,
Jainko ahalguztiduna, nor Zu lakorik?
Ahaltsu
zara, Jauna, leialtasunez jantzia. R/.
V/. Zorionekoa, Zu pozik goresten dakian herria!
Zure
argitan ibiliko da, Jauna;
zure
izenean da egunero alaitzen,
zure
salbazino-egintzaz harrotzen, R/.
V/. Zeu zara-eta haren ospe eta indar;
zure
onginahiak egiten gaitu garaile.
Jauna
da, izan be, gure babeskia,
Israelgo
Santua gure erregea. R/.
Aleluia
Si 39, 14
R/. Aleluia.
V/. Haren jakituriaz hitz egingo dabe herriek,
haren
gorespena egingo dau herri-batzarrak. R/.
Ebanjelioa
Gozoa eta bihotz-apala naz.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 11, 25-30
Aldi haretan, Jesusek esan eban:
«Bedeinkatua Zu, Aita, zeru-lurren Jauna, gauza honeek jakintsuei eta burutsuei
gorde eta jente txikiari agertu deutsazuzalako. Bai, Aita, halan izan dozu
gogoko. Nire Aitak dana emon deust, eta ez dau inork Semea ezagutzen, Aitak
baino; ezta Aita be, Semeak baino, eta Semeak agertu gura deutsonak baino.
Zatoze Neugana nekatu eta lanpetu guztiok,
eta Neuk arinduko zaituet. Hartu egizue nire buztarria eta ikasi Neugandik, ze
gozoa eta bihotz-apala naz, eta aurkituko dozue zeuen arimentzako atsedena.
Izan be, Nire buztarria leuna da, eta nire zama arina».
Jaunak esana.