Abenduaren 26an
San Esteban, lehen martiria
Jaia
I. Irakurgaia
Horra, zerua zabalik ikusten dot.
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 6, 8-10; 7, 54-60
Egun hareetan, Estebanek, graziaz eta
indarrez beterik, mirari eta ezaugarri handiak egiten ebazan herrian.
Haretan, zirenear eta alexandriarrez osotuta
egoan eta «Askatuena» eritxon sinagogako batzuk, ziliziar eta asiar batzuekin
batera, eztabaidan hasi ziran Estebanegaz. Baina ezin izan eutsoen aurre egin
Espirituak berbetako emoten eutson jakituriari.
Estebanen hitzak entzutean, barrua lehertzen
jarri jaken amorruz eta haginak karraska haren kontra. Baina harek, Espiritu
Santuaz beterik, zerura begiratu eta Jainkoaren aintza ikusi eban, eta Jesus
zutunik Jainkoaren eskumaldean. Eta esan eban: «Horra, zerua zabalik ikusten
dot eta Gizonaren Semea zutunik Jainkoaren eskumaldean».
Orduan, hareek, garrasika, belarriak itxi
ebezan eta danak batera gainera etorri jakozan; uritik atara eben eta harrika
hasi jakozan. Saulo eritxon gazte baten oinetan itzi ebezan testiguek euren
jantziak. Harrika egiten eutsoen bitartean, Estebanek honan egiten eban otoitz:
«Jesus Jauna, hartu egizu nire bizia».
Gero, belauniko jarrita, ahots handiz esan
eban: «Jauna, ez leporatu horreei pekatu hau». Eta, hau esanik, hil egin zan.
Jaunak esana.
Erantzun-salmoa
Sal 31 [30], 3c-4. 6 eta 8ab. 16b-17 (R/. 6a)
R/. Zure eskuetan izten dot, Jauna, neure bizia.
V/. Izan zakidaz harri babesle,
gaztelu
salbatzaile.
Zeu
zaitut-eta neure hatx eta gaztelu,
zeure
izenaren ohorez eroan nagizu eta gidatu. R/.
V/. Zure eskuetan izten dot neure bizia;
askatu
nagizu, Jauna, Jainko leiala.
Poztu
eta alaituko naz zure maitasunagaitik,
erreparatu
deutsazu-eta nire atsekabeari,
arduratu
zara nitaz larrialdian. R/.
V/. Libratu nagizu arerio eta pertsegitzaileen
eskutik.
Erakutsi
aurpegi argia zerbitzari honi,
salbatu
nagizu zeure maitasunaz. R/.
Aleluia
Sal 118 [117], 26a. 27a
R/. Aleluia.
V/. Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena!
Jainko
da Jauna, berak egiten deusku argi. R/.
Ebanjelioa
Ez dozue zuek
berba egingo,
zuen Aitaren Espirituak berba egingo dau zuen bidez.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 10, 17-22
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen ikasleei:
«Kontuz jentearekin! Auzitegietara eroango zaituee eta sinagogetan zigortuko;
agintarien eta erregeen aurrera eroango zaituee Nigaitik, autormen egin
dagizuen hareen eta jentilen aurrean. Eroaten zaitueenean, ez egon zer eta
zelan esango dozuen arduratan: une haretan bertan iragarriko deutsue Jainkoak zer
esan; ez dozue zeuok berba egingo, zuen Aitaren Espirituak berba egingo dau
zuen bidez.
Anaiak anaia emongo dau heriotzara, eta
aitak semea; seme-alabak gurasoen aurka jagiko dira eta hil egingo ditue. Mundu
guztiak gorroto izango deutsue Nigaitik; baina azkeneraino irauten dauana,
horixe izango da salbatua.
Jaunak esana.
Iruzkina
Jesu Kristorengan sinistea haren testigu izate lez ulertzen dauanak, Esteban martiriagan dauka espilua; harexengan aurkitu behar izango leuke bere irudia.
Egin diran irakurgaiek laguntzen deuskue horretan.
Lehenengoak haren heriotzaren barri emoten deusku: "Askatuena" eritxon sinagogako batzuk harrikatuta hilgo da. Eta ebanjelio txatala, Jesusek bere jarraitzaileak hori jazoko jakela ohartuta eukazala, esatera jatorku.
Honen aurrean, geure buruari galdetu beharra daukagu: zer da erlijioa niretzat? Benetan da nire sinismena bideratzen, lekutzen eta gaurkotzen dauan esparru? Ala ni behartzen nauan, eta ni lez sinisten ez dauana gorrotatzera eta akabatzera bialtzen nauan indarra da?
Jesusen eleizan Jainkoaren seme-alaba garala ikasiko dogu. Haren antza daroagula esango jaku. Eta hori geure jokabidean aurkituko dogu: harrera ona egiten dogu; errukitsuak gara, solidarioak; alkar maite daben senideak.
Ez gara, ba, lege eta arauak beteten ahalegintzen garanak, eta beteten ez dabenak gorrotoz baztarten eta akabatzen dabezanak.
Eta horretan ez badogu jausi gura, Jesusen eskolako izan geintekez: gure aukerea ez dau izan behar sinagogak edo erlijinoak, Jesusek baino, eta beronen berbeak eta Aitak.