Uztailaren 22an
Santa Maria Magdalena
Jaia
I. Irakurgaia (1. aukera)
Aurkitu neban neure bihotzeko kuttuna.
Kantarik Ederrena liburutik
Kt 3, 1-4a
Hau
dino emazteak:
«Neure
bihotzeko kuttunaren bila ibili nintzan gauez, ohean;
bila
ibili, bai, baina aurkitu ez!
Jagi
eta herrian zehar abiatu nintzan,
kale
eta plazetan zehar,
neure
bihotzeko kuttunaren bila;
bila
ibili, bai, baina aurkitu ez.
Herrian
ebiltzan zaindariek aurkitu ninduen.
"Ikusi
ete dozue nire bihotzeko kuttuna?",
itaundu neutsen.
Hareengandik
aldendu nintzaneko,
aurkitu
neban neure bihotzeko kuttuna».
Jaunak esana.
I. Irakurgaia (2. aukera)
Hemendik
aurrera guk ez dogu Kristo
giza ikuspegi
hutsez balioztatuko.
San Paulo Apostoluak Korintotarrei egindako bigarren epistolatik
2 Ko 5, 14-17
Senideok: Kristoren maitasunak behartzen
gaitu, jakinik bat danakaitik hil dala eta, ondorioz, danak hil dirala. Kristo
danakaitik hil da, bizi diranak ez daitezan eurentzat bizi, eurakaitik hil eta
biztu dan harentzat baino.
Beraz, hemendik aurrera guk ez dogu inor
giza ikuspegi hutsez balioztatuko; eta inoiz Kristo giza ikuspegi hutsez
balioztatu izan badogu be, orain ez dogu halan egiten. Beraz, Kristorena dana
sorkari barri da; zaharrarenak egin dau, barria sortu da.
Jaunak esana.
Erantzun-salmoa
Sal 63 [62], 2. 3-4. 5-6. 8-9 (R/. ik. 2c)
R/. Zure egarriz daukat gogoa, Jauna, ene Jainkoa.
V/. Jainko, Zu ene Jainko,
goizetik
nabilkizu bila,
zure
egarriz daukat gogoa, zure gurari biziz ni nazan guztia,
lur
idor, agor, ur bakoa lez. R/.
V/. Holan egon nahi dot santutegian Zuri begira,
zure
indarra eta ospea ikusiz.
Bizia
baino ederragoa da-eta zure maitasuna,
goratuko
zaitue nire ezpanek. R/.
V/. Holan nahi zaitut bedeinkatu neure bizitzan,
eskuak
jaso zure izenean.
Jakirik
gozoenez lez naz asetuko,
eta
nire ezpanek poz-oihuz zaitue goratuko. R/.
V/. Zeu izan zaitut-eta laguntzaile;
pozez
egingo dot oihu zure hegoen kerizpean.
Zuri
lotua nago osorik,
eta
zure eskumak deust eusten. R/.
Aleluia
R/. Aleluia.
V/. Esaizu, Maria, zer dozu ikusia?
Berbiztuaren
hobia,
bizirik
dan Kristoren argia. R/.
Ebanjelioa
Zer dozu negarrez, emakume? Noren bila zabiltz?
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 20, 1-2. 11-18
Astearen lehen-egunean, Maria Magdalena
hilobira joan zan goizean goiz, oraindino ilun egoala, eta harria hilobitik
kenduta ikusi eban. Orduan, Simon Pedrogana eta Jesusek maite eban beste
ikasleagana bihurtu zan lasterka, eta esan eutsen: «Eroan egin dabe Jauna
hilobitik, eta ez dakigu non jarri daben».
Maria hilobi ondoan egoan, kanpoan negarrez.
Eta, negarrez egoala, hilobirantz makurtu zan eta aingeru bi ikusi zituan,
zuriz jantzita, Jesusen gorpua egon zan lekuan jesarrita, bata burualdean eta
bestea oinetan. Aingeruek esan eutsoen: «Zeri negar, emakume?» Mariak erantzun eutsen: «Nire Jauna eroan
dabe, eta ez dakit non ipini daben».
Hau esan eta berehala, atzera bihurtu eta
Jesus ikusi eban zutunik, baina ez zan konturatu Jesus zanik. Jesusek esan
eutson: «Zeri negar, emakume? Noren bila zabiltz?» Mariak, ortuzaina zalakoan, esan eutson:
«Jauna, zuk eroan badozu, esaidazu non ipini dozun, eta neuk hartuko dot».
Jesusek esan eutson: «Maria!» Honek,
hurreratuz, esan eutson hebreeraz: «Rabbuni!» (hau da, «Maisu!»). Jesusek esan
eutson: «Itzi nagizu, ze, oraindino ez dot Aitagana igon. Zoaz nire senideakana
eta esaiezu: “Neure Aitagana eta zuen Aitagana noa, neure Jainkoagana eta zuen
Jainkoagana”».
Joan zan Maria Magdalena, eta barri hau emon
eutsen ikasleei: «Jauna ikusi dot, eta hauxe eta hauxe esan deust».
Jaunak esana.
IRUZKINA
Ebanjelioak gero eta hobeto ulertu geikezala esan geike; gero eta ikerketa sakonagoak eta gehiago egiten dira, eta gero eta azalpen gehiago aurkitu geike ulermenaren onerako.
Gaurko ebanjelioak eta berbizkunde inguruko ebanjelioek horixe eskatzen deuskue: GURE BEGIRADEA ALDATZEA. Maria Magdalenagaz ikasi geike hori.
Ebanjelio pasarte honetan egia teologikoa bilatzeko begiradea behar dogu. Ebanjelariak ze ezaugarri edo sinbolo darabilzan begitu behar dogu.
Ikasleek ezin dabe onartu Jesusen heriotzea, ez dabela gehiago eurekin ikusiko. Eta, hilda bada ere, euren artean gura dabe.
Baina hildako baten bila dabizen artean ez dabe aurkituko bizi dana, berbiztua; ikusi arren, ez dabe ezagutuko.
Bere izenetik deitzen deutsola somatzen dauanean ezagutuko dau Mariak Jesus. Ez deutse ulertu zuriz jantzitako testiguei; ez dau aurkitu hobira begiratzean; bizien aldera begitu behar dau; bere izenez deitzen deutsola entzun behar dau…
Eta emakume-sentsibilitatea behar da bizitzara maitasunetik begiratzeko, eta apostolu izateko.
Ikasiko ete dogu emakumea aintzat hartzen, eta dagokion lekua autortzen gizartean eta baita Eleizan ere?
Sarrera-ant. |
Jaunak esan eutson Maria Magdalenari: Zoaz nire senideakana eta esaiezu; Neure Aitagana eta zuen Aitagana noa, neure Jainkoagana eta zuen Jainkoagana. Jn 20, 17
|
|
Aintza zeruetan esango da.
|
Otoitza |
Oi Jainko,
zure Seme bakarrak
|
Oparien gainekoa |
Onartu,
Jauna, Maria Magdalena santuaren oroitzapenean
|
Prefazioa |
Apostoluen apostolu V
⁄. Jauna zuekin. V
⁄. Gora bihotzak. V
⁄. Eskerrak Jaungoiko
gure Jaunari. Egoki da,
bai, eta zuzen, Ha baratzean
Maria Magdalenari agertu jakon-eta;
Horregaitik,
geuk ere, aingeru eta santu guztiekin batean,
Santu, Santu, Santua... |
Jaunartze-ant. |
Kristoren maitasunak behartzen gaitu, bizi diranak ez daitezan eurentzat bizi, eurakaitik hil eta biztu dan harentzat baino. 2 Ko 5, 14-15 |
Jaunartze ondorengoa |
Maitasun
iraunkorrez lotu jakon eten barik |
|
|
|
Bedeinkazino nagusia |
Santa
Maria Magdalenaren jaia ospatzera batu gaitu gaur
Jainko
gure Aitak;
bedeinkatu
zaiezala, zaindu eta sendotu bere bakean.
R ⁄. Amen.
Kristo
gure Jaunak
pazko-misterioaren
indar erabarritzailea
erakutsi
dau Santa Maria Magdalenarengan;
egin
zaiezala bere Ebanjelioaren benetako testigu.
R ⁄. Amen.
Espiritu
Santuak ebanjeliozko maitasunaren ejenplua
emon
deusku Santa Maria Magdalenarengan;
emon
deizuela
Eleizan
egiazko fede- eta maitasun-alkartasuna
handitzeko
grazia.
R⁄. Amen.
Bedeinkatu
zagiezala Jaungoiko ahalguztidunak:
Aitak,
eta Semeak, † eta Espiritu Santuak.
R⁄. Amen.
(Lagungarriak)