Uztailaren 25ean
SANTIAGO, APOSTOLUA
Jai nagusia
I. Irakurgaia
Herodes erregeak ezpataz hilarazo eban Santiago.
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 4, 33; 5, 12. 27-33; 12, 2
Egun hareetan, Apostoluek aginpide handiz
egiten eben Jesus Jaunaren biztueraren autormena, eta jenteak oso estimatuak
ebazan guztiak. Mirari eta egintza harrigarri asko jazotzen zan herrian
apostoluen eskuz.
Batzar Nagusiaren aurrera ekarri ebezan apostoluak,
eta abade nagusiak esan eutsen: «Ez geuntsuen zorrotz agindu ez irakasteko
Jesusen izenean? Zuek, barriz, Jerusalem osoa bete dozue zeuen irakaspenez;
gainera, gizon horren heriotzaren erantzukizuna geuri leporatu nahi deuskuzue».
Pedrok eta beste apostoluek erantzun eben:
«Jainkoaren esana egin behar da lehenengo, ez gizakiena. Gure asaben Jainkoak
biztu egin dau zuek egur batetik dingilizka hil zenduen Jesus. Jainkoak goratu
egin dau bere eskumaz, Buruzagi eta Salbatzaile eginez, Israeli bihotz-barritzea
eta pekatuen parkamena emoteko. Geu gara gauza honeen testigu, geu eta esaneko
jakozanei Jainkoak emoten deutsen Espiritu Santua».
Erantzun honek euren onetik atara ebazan
batzarkideak, eta hil egin nahi ebezan apostoluak. Eta Herodes erregeak ezpataz
hilarazo eban Joanen anaia Santiago.
Jaunak esana.
Erantzun-salmoa
Sal 67 [66], 2-3. 5. 7-8 (R/. 4)
R/. Ene Jainko, aitatu zagiezala herriek,
aitatu zagiezala herri guztiek.
V/. Erruki bekigu Jainkoa eta bedeinkatu
gagizala,
agertu
deigula aurpegi argia,
ezagutu
dagien munduan zure bidea,
nazino
guztietan Zugandiko salbazinoa. R/.
V/. Poztu beitez kantari nazinoak,
zuzentasunez
dozuz-eta gobernatzen herriak
eta
gidatzen munduan nazinoak. R/.
V/. Lurrak bere uzta emon dau,
Jainkoak,
gure Jainkoak, bedeinkatzen gaitu.
Bedeinkatu
gagizala Jainkoak,
izan
deiola begirune mundu osoak. R/.
II. Irakurgaia
Jesusen heriotza daroagu geugan.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako bigarren epistolatik
2 Ko 4, 7-15
Senideok: Altxor baliotsu hau buztinezko
ontzian daroagu, argi agertu dadin honenbesteko indarra Jainkoagandik
datorrela, eta ez gugandik. Alde guztietatik estutzen gaitue, baina zapaltzen
ez; larri gagoz, baina ustea galduta ez; erasopean bai, baina eskutik itzita ez;
lurrera botatzen gaitue, baina hondatzen ez; edonon eta beti Jesusen heriotza
daroagu geugan, Jesusen bizia be gugan agertu dadin. Holan, gugan heriotzak
dihardu lanean; zuengan, barriz, biziak.
Bizi garan bitartean, beti heriotzara garoez
Jesusengaitik, gure izate hilkor honetan Jesusen bizia be agertu dadin.
Hau dino Liburu Santuak: «Sinistu neban, eta
horregaitik hitz egin neban». Guk be, sinismen-espiritu bera dogula, sinisten
dogu eta horregaitik hitz egiten dogu, jakinik, Jesus Jauna biztu dauanak
biztuko gaituala geu be Jesusegaz, eta haren ondoan ipiniko gaituala zuekin
batera. Hau guztia zuen onerako da, Jainkoaren dohaia askorengana zabaltzean,
esker ona be ugaritu dadin, Jainkoaren aintzarako.
Jaunak esana.
Aleluia
R/. Aleluia.
V/. Gure Eleizearen izar dirdaitsu, Santiago
apostolua:
bakean
dago zure gorputza,
gure
artean bizi da zure aintza. R/.
Ebanjelioa
Nire kalizatik, bai, edango dozue.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 20, 20-28
Aldi haretan, zebedeotarren ama hurreratu
jakon Jesusi bere semeakaz eta aurrean ahuspeztu, eskari bat egiteko. Jesusek
itaundu eutson: «Zer gura dozu?» Eta harek: «Agindu egizu nire seme bi honeek,
jesarri daitezala zure erreinuan bata zure eskuman eta bestea zure ezkerrean».
Eta Jesusek: «Ez dakizue zer eskatzen
dozuen. Gauza ete zarie Nik edan behar dodan kalizatik edateko?» Erantzun
eutsoen: «Bai, gauza gara!» Jesusek orduan: «Nire kalizatik edan, bai, edango
dozue; baina nire ezker-eskuman jesartze hori, ez dago nire esku inori emotea;
nire Aitak norentzat prestatua dauan, hari emongo jako».
Beste hamarrak, hori entzutean,
hasarretu-hasarretu egin ziran anaia biakaz. Baina Jesusek dei egin eta esan
eutsen: «Badakizue herrietako agintariek menpean hartzen dituela herriak, eta
handikiek euren agintea ezartzen deutsiela. Ez bedi izan holan zuen artean;
ezpada ze, zuen artean handi izan gura dauana izan bedi zuen zerbitzari, eta
zuen artean lehenengo izan gura dauana izan daitela zuen morroi. Ze, Gizonaren Semea
be ez da etorri zerbidua izatera, zerbitzari izatera baino, eta bere bizia
askoren ordainsari emotera».
Jaunak esana.
SANTIAGO, APOSTOLUA
Espainiako zaindaria
Jai nagusia
Sarrera-ant.
Jesusek, Galileako itsasbazterrean zehar ebilela, anaia bi ikusi zituan, Santiago eta Joan, Zebedeoren semeak, sareak konpontzen ziharduela, eta dei egin eutsen, eta Boanerges izena ipini eutsen, hau da, Trumoikume.
Ik. Mt 4, 18.21; Mk 3, 17
Aintza zeruetan esango da.
Otoitza
Jainko
ahalguztidun betikoa,
Santiagoren
odol-isurtzeaz sagaratu zenduzan
Apostoluen
lehenengo ebanjelizatze-lanak;
egizu,
zure Eleizeak,
haren
zaindaritzaz eten barik indarbarriturik,
sendo
iraun dagiala haren testigantzaz
eta
gure herriek leial jarraitu deioela Kristori
gizaldien
azkeneraino.
Zurekin
eta Espiritu Santuarekin batean
Jainko
eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
Sinisten dot esango da.
Oparien gaineko otoitza
Jauna,
Kristoren kaliza edaten
Apostoluetan
lehenengoa Santiago izatea nahi izan zenduan;
haren
festaburua ospatzean garbitu gaizuz
zeure
Semearen nekaldiko bateo salbagarriaz,
sakrifizio
atsegingarria eskeini deizugun.
Jesu
Kristo gure Jaunaren bitartez.
Prefazioa
Apostoluaren zaindaritza
V ⁄.
Jauna zuekin.
R ⁄.
Eta zure espirituarekin.
V ⁄.
Gora bihotzak.
R ⁄.
Jaunagan daukaguz.
V ⁄.
Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari.
R ⁄.
Egoki da eta zuzen.
Egoki
da, bai, eta zuzen,
bidezko
eta salbagarri,
nonahi
eta beti guk Zuri eskerrak emotea,
Jauna,
Aita guztiz santu,
Jainko
ahalguztidun, betiko Artzain horri.
Santiagok,
testigu kutunak, iragarri eban
zure
Semearen heriotzatik eta biztueratik datorren erreinua,
eta
bera izan zan Apostoluetan lehenengoa
Jaunaren
kaliza edaten;
haren
gidaritzaz eta zaindaritzaz
gordetzen
da sinismena gure herrietan,
eta
zabaltzen lur osoan;
bera
dabe lagun erromes doazenek,
azkenean
Zeugana heldu arte,
Jesu
Kristo gure Jaunaren bitartez.
Horregaitik,
Jauna, aingeru guztiekin batean
orain
eta beti goresten zaitugu,
fede
apalez [esaten] abesten deutsugula:
Santu, Santu, Santua...
Jaunartze-ant.
Jaunaren kalizatik edan eban, eta Jainkoaren adiskide egin zan.
Ik. Mt 20, 23
Jaunartze ondorengo otoitza
Eskerrak
emoten deutsuguz, Jauna,
Santiago
apostolu eta gure zaindariaren festaburua ospatzean
pozik
hartu doguzan dohai santuakaitik;
bera
laguntzaile dogula,
zaindu
gaizuz beti zeure babespean.
Jesu
Kristo gure Jaunaren bitartez.
Bedeinkazino nagusia erabili leiteke.
Oinarritzat Apostoluak emon
deutsuezan Jainkoak
bedeinkatu zaizala, Santiago
Apostolu santuaren otoitzari esker.
R⁄. Amen.
Apostoluen irakaspena eta jarraibide
ederra
emon deutsuen Jaunak
egin zaiezala, euren laguntzaz,
mundu guztiarentzat egiaren autorle.
R⁄. Amen.
Apostoluen irakaspenez fedea sendotu
deutsuen Jaunak
lagundu deizuela betiko etxera
heltzen.
R⁄.
Amen.
Bedeinkatu zagiezala Jaungoiko
ahalguztidunak:
Aitak, eta Semeak, ✠ eta Espiritu Santuak.
R⁄.
Amen.