0915_Doloreetako Maria Birjina Dohatsua

Irailaren 15ean

Doloreetako Maria Birjina dohatsua

Oroipena

Oroipen honetako Ebanjelioa egunari dagokiona da.

 

I. Irakurgaia

Obeditzen ikasi eban,
eta betiko salbazinoaren iturri bihurtu zan.

Hebrearrei egindako epistolatik

Heb 5, 7-9

    Kristok, bere giza bizitzaldian, deadar handiz eta negarrez egin eutson otoitz eta erregu heriotzatik libratu eikean Jainkoari, eta, Kristok begirune izan eutsolako, entzun egin eutson Jainkoak. Eta Semea izanik be, oinazearen oinazez ikasi eban obeditzen; holan, bere betera heldurik, betiko salbazinoaren iturri bihurtu zan obeditzen deutsoen guztientzat.

Jaunak esana.

 

Erantzun-salmoa

Sal 31 [30], 2-3b. 3c-4. 5-6. 15-16. 20 (R/. 17b)

R/.   Salbatu nagizu, Jauna, zeure maitasunaz.

V/.   Zugan babesten naz, Jauna,
ez nadila behin be lotsagarri geratu;
atara nagizu onik, zuzena zara-eta.
Makurtu egidazu belarria,
bizkor, libratu nagizu! R/.

V/.   Izan zakidaz harkaitz babesle,
gaztelu salbatzaile.
Zeu zaitut-eta neure hatx eta gaztelu,
zeure izenaren ohorez eroan nagizu eta gidatu. R/.

V/.   Atara nagizu jarri deusten saretik,
Zeu zaitut-eta gordeleku.
Zure eskuetan izten dot neure bizia;
askatu nagizu, Jauna, Jainko leiala. R/.

V/.   Baina nik, Jauna, Zugan dot konfiantza;
hau dinot: «Zeu nire Jainko».
Zeure eskuan dot neure zoria,
libratu nagizu arerio eta pertsegitzaileen eskutik. R/.

V/.   Bai handia, Jauna, zure ontasuna!
Begirune deutsuenentzat dozu gordeta,
Zugan babesten diranei agertzen deutsezu
jentearen aurrean. R/.

 

Neurtitza

          Neurtitz hau esan daiteke, nahi izan ezkero, osorik nahiz laburtuta.

 

[Zutunik, kurutze ondoan,
Ama samina egoan,
ta Semea dingilizka.
Haren arimaren mina!,
zazpi ezpatak egina;
han egoan larririk.

Hain estu ta atsekabea,
Seme bakardun Andrea,
Ama bedeinkatua!
Oinazez eta atsekabez,
Seme kutunaren lanez
egoan errukituta. 

Nork ez dau negar egingo,
Jesusen Ama halako
oinazez ikusita?
Ama-Semeak ikustean
biak oinaze berean
alkarregaz josita?

Baekian beretarren
erruz ebela zigortzen
Jesus, bere maitea.
Inortxuk be ez laguntzen,
ta azken arnasak emoten
han ekusan Semea.

Agur, Ama, maite-iturri,
zugaz oinaze bizi
hartu dagidan egizu.
Sutu Kristoren maitean
bihotz hau, ta haren aurrean
eder egin nagizu. ]

Ama, nire bihotzari
Kristoren zauriak jarri,
arren, mamin-maminean.
Seme horren neke-lanak
erdiz bialdu nigana,
maite nauan sarian.

Zurekin negar bizian
naukazu, ta haren zorian,
hil nadin arteraino.
Zugaz kurutze ondoan
lagunduz, negar malkoan
nagon bizi nazan arte.   

Birjinetan ederrena,
zakidaz samurrena,
niri negar eragin.
Kristoren neke-heriotz-
-zauriak hartzeko, bihotz
hau adoretsu egin.

Zauritu ni zeure zauriez,
zoratu ni zeure odolez,
kurutze-iturripean.
Su-garrez erre ez nagien
nire alde jarri, arren,
Ama azken egunean.

Hemendik urtetekoan,
Amaren bidez ni noan,
Kristo, garaipenera.
Nire gorputz hau hiltzean,
arima doala hegan
zeruko pozetara.

Amen.

 

Aleluia

R/.   Aleluia.

V/.   Zorionekoa Maria Birjina dohatsua,
       
heriotzarik barik lortu eban-eta
        martirien palma-adarra
        Jaunaren kurutzearen oinetan.  R/.

 

Ebanjelioa       (1. aukera)

Oinazez eta atsekabez,
Seme kutunaren lanez egoan errukitua.

 Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik

Jn 19, 25-27

    Jesusen kurutzearen ondoan egozan haren ama, bere amaren ahizta, Maria Kleofasena eta Maria Magdalena. Jesusek, bere ama eta, beronen ondoan, maite eban ikaslea ikusirik, esan eutson amari: «Emakume, horra hor zure semea!» Gero, ikasleari esan eutson:  «Horra hor zure ama!»
    Eta harrezkero ikasleak bere etxean hartu eban.

Jaunak esana.

 

Ebanjelioa       (2. aukera)

Zuri ezpata batek aldez alde zulatuko deutsu arima.

  Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik

Lk 2, 33-35

    Aldi haretan, umearen aita-amak harriturik egozan seinaz esaten ziranakaz. Eta Simeonek bedeinkatu egin zituan, eta umearen ama Mariari esan eutson: «Begira, israeldar asko jausteko eta beste asko altxatzeko ipinita dago hau; eztabaida sortzen dauan ezaugarri izango da, holan bihotz askotako asmoak agirian gelditu daitezan. Eta zuri ezpata batek alderik alde zulatuko deutsu arima».

Jaunak esana.


 

Mezea (elebitaz):  «.DOC» edo «.PDF»

Lagungarriak (elebitaz):    «.DOC» edo «.PDF»