Otsailaren 9an
I. Irakurgaia
Zorionekoa probaldian sendo irauten dauan gizakia!
Santiago Apostoluaren epistolaren hasiera (St 1, 2-4. 12)
Ene senideok, egon zaiteze pozik edozein
eratako tentaldik erasotzen deutsuenean. Badakizue zuen sinismenak, probatua
danean, eroapena dakarrela. Eta eroapenak lortuko dau bere helburua, heldutasun
beteko pertsonak izan zaitezen, ezelako akatsik bakoak.
Zorionekoa probaldian sendo irauten dauan
gizakia! Proba gainditu ondoren, Jainkoak bera maite dabenei agindu deutsen
betiko bizia jasoko dau-eta sari.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa 125
R/. Malkoz erein baeben, pozez batuko dabe
Jaunak
Siongo atxilotuak erakartean,
ba
gengozan amets-antzean.
Orduan
bete jakun ahoa barrez,
gure
mihina goratzarrez. R/.
Atzerrietan
orduan esan eben:
«Jauna
handikiro jokatua dabe».
Gugaz
handikiro jokatua da Jauna:
hauxe
da poza daukaguna! R/.
Bihurtu,
Jauna, gure zoria,
Negeb-eko
erreka-urak bezala.
Malkoz
erein baeben
pozez
batuko dabe. R/.
Haruntzakoan,
hor doaz negarrez,
ereiteko
gari-zorroa eroanez;
pozik
etorriko dira honuntzakoan,
gari-azauak
eskuetan. R/.
Ebanjelioa
Ez izan bildurrik gorputza hiltzen dabenei.
† Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik (Mt 10, 28-33)
Aldi haretan, Jesusek esan eutsen
apostoluei: «Ez izan bildurrik gorputza hil bai, baina bizia kendu ezin
dabenei; izan bildur, gorputza ez ezik, pertsona osoa be infernuan galdu
leikeanari.
Ez ete dira txori bi txanpon baten saltzen?
Halan be, ez da bat bakarra be lurrera jausten zuen Aitaren baimenik barik.
Zuen buruko uleak be zenbatuta ditu Jainkoak. Ez, bada, bildur izan; txori
guztiek baino gehiago balio dozue zuek.
Jentearen aurrean autortzen nauana autortuko
dot Neuk be zeruko neure Aitaren aurrean; baina jentearen aurrean ukatzen
nauana ukatu egingo dot Neuk be zeruko neure Aitaren aurrean».
Jaunak esana.