Abenduaren 8an
MARIA BIRJINA DOHATSUAREN SORTZE GARBIA
Espainiako zaindaria
Jai nagusia
I. Irakurgaia
Alkarren arerio egingo zaituet hi eta emakumea.
Hasiera liburutik
Has 3, 9-15. 20
Adamek zuhaitzetik jan ondoren, Jainko
Jaunak dei egin eta esan eutson: «Non zara?» Harek erantzun: «Zure oin-hotsa
baratzean entzun dodanean, bildurtu eta gorde egin naz, narrugorri nengoalako».
Jainkoak esan eutson: «Eta zeinek jakinarazo deutsu narrugorri zengozala?
Galarazo neutsun zuhaitzeko frutua jan ete dozu?» Gizonak erantzun: «Laguntzat
emon deustazun emakumeak eskeini deust frutua, eta jan egin dot». Orduan,
Jainko Jaunak esan eutson emakumeari: «Zer egin dozu?» Emakumeak erantzun: «Sugeak engainatu nau eta jan egin dot».
Orduan, Jainko Jaunak esan eutson sugeari:
«Hori
egin dualako,
madarikatua
izango haz
abere
guztien eta basapiztia guztien artean;
sabel
gainean ibiliko haz arrastaka
eta
hautsa jango dok heure bizitzako egun guztietan.
Alkarren
arerio egingo zaituet hi eta emakumea,
hire
eta haren ondorengoa;
honek
burua zapalduko deua,
eta
hik orpotik helduko deutsak».
Gizonak bere emazteari «Eva» ezarri eutson izena, bizidun guztien ama dalako.
Jaunak esana.
Erantzun-salmoa
Sal 98 [97], 1. 2-3b. 3c-4 (R/. ik. 1a)
R/. Kanta Jaunari kantu barri,
egin ditu-eta hainbat harrigarri.
V/. Kanta Jaunari kantu barria,
egintza
harrigarriak egin ditu-eta;
garaipena
emon deutso bere eskumak,
bere
beso santuak. R/.
V/. Bere garaipena ezagutuazo dau Jaunak,
bere
salbazino-egintza agertu nazinoen aurrean.
Ez
da ahaztu bere maitasunaz,
Israel
herriari deutson leialtasunaz. R/.
V/. Munduko bazter guztiek ikusi dabe
gure
Jainkoaren garaipena.
Egin
irrintzi Jaunari, lur osoa,
egin
poz-oihu eta kantu, jo soinua. R/.
II. Irakurgaia
Kristogan
aukeratu ginduzan Jainkoak,
mundua sortu
baino lehen.
San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik
Ef 1, 3-6. 11-12
Bedeinkatua izan bedi Jainkoa, Jesu Kristo
gure Jaunaren Aita,
zeruan,
Kristoren bitartez,
Espirituaren
era guztietako ondasunez bedeinkatu gaituana!
Kristogan
aukeratu ginduzan, mundua sortu baino lehen,
santu
eta errubako izan gaitezan beraren aurrean, maitasunez.
Bere
onginahiak eraginda aurrez eukan erabagita,
Jesu
Kristoren bitartez gu seme-alabatzat hartzea,
bere
Seme maiteagan eskuzabal emon deuskun dohai zoragarria
gorespen-kantu
bihurtu dadin berarentzat.
Kristoren bitartez gara oinordeko gu be, israeldarrok, lehendik Mesiasengan itxaroten genduanok, gauza guztiak berak gura dauan lez egiten dituan Jainkoak aurrez aukeratu gaitu-eta bere asmoaren arabera, beraren aintzaren gorespen-kantu izan gaitezan.
Jaunak esana.
Aleluia
Ik. Lk 1, 28
R/. Aleluia.
V/. Poztu zaitez, Maria, graziaz bete hori!
Jauna zugaz,
bedeinkatua zu emakumeen artean. R/.
Ebanjelioa
Poztu zaitez, Maria, graziaz bete hori!
Jauna zurekin.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 1, 26-38
Aldi haretan, Gabriel aingerua bialdu eban Jainkoak, Nazaret eritxon Galileako herri batera, birjina batengana; birjinak Maria eban izena eta Jose eritxon Daviden jatorriko gizon bategaz ezkontzeko berbatuta egoan.
Aingeruak, Mariaren etxean sartu eta esan eutson: «Poztu zaitez, graziaz bete hori! Jauna zurekin». Ikaratu egin zan Maria berba hareek entzutean, eta pentsatzen jarri zan, zer izan ete eitekean halako agur ha.
Aingeruak esan eutson: «Ez bildurrik izan, Maria; Jainkoak gogoko zaitu. Begira, sabelean sortu eta semea izango dozu, eta “Jesus” ipiniko deutsazu izena. Handia izango da; Goi-goikoaren Seme deituko deutsoe, eta Jainko Jaunak bere aita Daviden errege-aulkia emongo deutso; Jakoben herriaren errege izango da beti, eta haren erregetzak ez dau azkenik izango».
Mariak esan eutson aingeruari: «Zelan gertatu daiteke hori, ez naz inongo gizonegaz bizi-eta».
Aingeruak erantzun eutson: «Espiritu Santua jatsiko da zugana eta Goi-goikoaren indarrak bere gerizpean hartuko zaitu; horregaitik, zugandik jaioko dana santua izango da eta Jainkoaren Seme deituko deutsoe. Hara, Elisabet zure senidea be umedun dago bere zahartzaroan, eta sei hilabeteko dago agorra ei zana; ze, Jainkoarentzat ez da ezer ezinik».
Mariak, orduan: «Hona hemen Jaunaren mirabea; gertatu bekit zeuk dinozunez». Eta aingeruak itzi egin eban.
Jaunak esana.
HOMILIA
Senideok: Mariari buruz gauza asko eta handiak esan dira, batez ere lehengo aldietan; eta gaur egun, edo baztertuta dago edo eztabaidatua da lehen esan izan dan guztia. Txarra litzateke horren ardurarik ez hartzea, Mariak gure eredu izaten jarraitu leikelako. Baina, gura ete dogu Maria gaur ere gure eredu izan daitela? Ala hori umetako kontua da?
Jo daigun iragarri jakun Lehenengo Irakurgaiera. Era mitikoan mahairatu jaku han gizakiok daukagun arazorik handiena: gure izakerearen makaltasuna; horren eragina lirateke ondorio negargarriak: lotsea, bildurra, hartu-emonen apurketea, alkar gatxestea eta baita hiltea ere…
Gizakia alkartasun edo komunino ederrean bizi zala —bere izakeran, gizatsunean— Jainkoaren pareko izatera heldu gura dau, eta horrek —bere giza izakerea galtze horrek— hondamenera daroa.
Bildurrez, ezkutatu egiten da. Jainkoagazko alkartasuna, eta lagunagazkoa eta izadiagazkoa, apurtu eta ezabatu egiten dau: Jainkoaren bildur da; Izadia aurka jarriko jako; laguna errudun egingo dau eta gatxetsi…
Gure izakerea onartzen ez badakigu, ba, hondatu egingo dogu bai geure burua eta baita gure ingurua eta ingurukoak ere.
Halan ere, dana ez dago galduta. Eta horren barri emoten jaku: Jainkoak beti bilatzen dau gizakia; ez dau ha hondatu gura, salbau baino; honek jasan behar izango dauzan hondamen guztiak ere ez dira gauza izango hau ezabatzeko: orpoan zauritua balitz lez izango da; txarkeria barriz buruan jota izango da akabatua.
Bibliako idazkiok euren esanguran barik hitzez-hitz hartzeak eroan gaitu erratu handietara, eta baita ha baztertzera ere, han agertzen dana guzurrezkoa edo ezinezkoa zala-eta. Urteen joan-etorriak, eta Jainkoaren berbea bilatu eta hausnartzeak, eroaten gaitu kontakizunaren egiara. Hitzez-hitz ulertzeak eroan gaitu, alderantziz, Maria gugandik urruntzera, harengan gaur egun aintzat hartzen ez diran garbitasuna eta amatasuna eta apaltasuna eta beste hainbat -tasun bazterreratzera. Ez ete da Mariaren irudia berreskuratzeko sasoia?
Jainkoak ez dau bere seme-alaben artean bereizkuntzarik egiten, ez daualako zatika jokatzen: dan guztia emoten dau. Jainkoak ez deutso honi emoten, beste hari ukatzen deutsona. Ez deutso Mariari emon guri emoten ez deuskunik. Maria ez da horretan apartekoa; ezin uste izan geike Jainkoak apartekoa egin dauanik hagaitik edo horregaitik, edo bere Semearen ama aukeratua izanagaitik. Horretan geu ere haren pareko gara.
Ezertan bada Maria apartekoa eta berezia, bere barruan egoan Jainkoagandikoa garatzen jakin ebalako da: Hona hemen Jaunaren mirabea esaldiak emoten deusku ulertzera.
Gura dogu, senideok, Maria, esangura bako irudi ornamental izatetetik geure eredu izatera heldu daitela? Kendu deioguzan goitik-behera jarri deutsaguzan apaindura guztiak. Begiratu deiogun, harengan benetako emakumea aurkitzeko eran: Jainkoagazko, inguruagazko eta ingurukoekazko alkartasunean dan emakumea; bere barruan eroian Jainkoagandikoa garatzen jakin eban emakumea.
Mariagan, ba, senideok, ez dogu bilatu behar gure makaltasunak menperatz<eko ezelango laguntzarik. Jainkoak bere lagun lez gura gaitula onarturik, eta alkarren lagun eta izadiagaz lagun, aurkitu daigun erantzuna Mariagan: Jainkoak neugan ere —gutariko bakotxarengan— ezarri dauan beretasuna garatuz lortuko dogu hori.