Otsailaren 22an
SAN PEDRO APOSTOLUAREN GOTZAIN AULKIA
Jaia
San Pedro apostoluaren debozinozko Mezan honeexek irakurgaiok erabiliko dira.
I. Irakurgaia
Hareek lez
arduradun
eta Kristoren
sufrimentuen testigu nazan honek.
San Pedro Apostoluaren lehenengo epistolatik
1 P 5, 1-4
Senide maiteok: Zuen arteko arduradunei nik,
hareek lez arduradun eta Kristoren sufrimentuen testigu eta gero agertuko dan
aintzan partaide nazan honek, arren eskatzen deutsuet: larratu egizue Jainkoak
zuen esku jarri dauan artaldea; zaindu, ez gogoz kontra, gogo onez baino,
Jainkoak nahi dauan lez; ez irabazi zikinari begira, bihotz-zabaltasunez baino;
ez zaintzeko egokitu jatzuezanen gain agintea ezarriz, artaldearen eredu izanez
baino.
Holan, artzain nagusia agertzean, inoiz
zimelduko ez dan aintzazko koroa jasoko dozue.
Jaunak esana.
Erantzun-salmoa
Sal 23 [22], 1-3. 4. 5. 6 (R/. 1)
R/. Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrean.
V/. Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrean;
larre
gurietan etzunarazoten nau,
ur-bazter
nasaira eroaten
eta
indarrak deustaz barritzen;
bide
segurutik naroa,
bere
izenari ohore eginez. R/.
V/. Ibar baltz ilunean banabil be,
ez
naz gatxaren bildur,
Zu
nigaz zagoz-eta;
zure
artzain-makilak nasaitzen nau. R/.
V/. Mahaia atontzen deustazu
arerioen
begi-bistan;
orioz
igurzten deustazu burua,
gainezka
dot edontzia. R/.
V/. Zoriona eta maitasuna ditut lagun,
bizitzako
egun guztietan,
eta
Jaunaren etxean biziko naz
amaibako
egunetan. R/.
Aleluia edo Ebanjelio aurreko txatala:
Mt 16, 18
(R/. Aleluia.)
V/. Zu Pedro zara, hatxa;
hatx
horren gainean eraikiko dot Nik neure Eleizea,
eta
Heriotzaren indarrak ez jakoz nagusituko. R/.
Garizumaldian Aleluia ordez gorapenetako bat erabili daiteke (401. or.).
Ebanjelioa
Zu Pedro zara,
hatxa;
zeruetako
erreinuko giltzak emongo deutsudaz.
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
Mt 16, 13-19
Aldi haretan, Jesusek, Filiporen Zesareara
heldu zanean, itaun hau egin eutsen ikasleei: «Gizonaren Semea nor dala dino
jenteak?»
Hareek
erantzun: «Batzuek Joan Bateatzailea dala; beste batzuek Elias; besteek
Jeremias edo profetaren bat».
Jesusek, orduan: «Eta zuek, nor nazala
dinozue?» Simon Pedrok erantzun eban: «Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea».
Orduan, Jesusek esan eutson: «Zorionekoa zu,
Simon, Jonasen semea, hori ez deutsulako hazur-maminezko inork agertu, zeruko
nire Aitak baino. Eta hauxe dinotsut Nik: Zu Pedro zara –hatxa–; hatx horren
gainean eregiko dot Nik neure Eleiza, eta Herioaren indarrak ez jakoz
nagusituko. Zeruetako erreinuko giltzak emongo deutsudaz: zuk mundu honetan
lotua, zeruan be loturik geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua, zeruan be
askatua».
Jaunak esana.