Maiatzaren 31n
Maria Birjina Dohatsuaren Ikustaldia
Jaia
I. Irakurgaia (1. aukera)
Pazkoaldiaz kanpo erabiliko da irakurgai hau.
Jauna, Israelgo erregea, zure erdian dago.
Sofoniasen Profezia liburutik
So 3, 14-18
Egin
poz-irrintzi, Sion uri!
Egin
oihu alai, Israel!
Poztu
zaitez bihotz-bihotzez,
alaitu,
Jerusalem!
Urratu
dau Jaunak zure kontrako erabagia,
atzeratuarazo
ditu zure arerioak.
Jauna,
Israelgo erregea, zure erdian dago;
ez
zara gehiago ezeren bildur izango.
Egun haretan, honan esango deutsoe
Jerusalemi:
«Ez
bildurrik izan, Sion!
Ez
beitez jausi zure eskuak!
Jauna,
zure Jainkoa, zure erdian dago salbatzaile indartsu!
Pozaren
pozez alaitzen da zugaitik,
bere
maitasunez bizibarritzen zaitu.
Pozez
saltoka dabil zugaitik,
jaiegunez
lez».
Honan dino Jaunak:
Nik
batuko ditut, Jerusalem,
zugandik
urrun, jairik barik triste egozanak.
Bai
astuna zure lotsa!
Jaunak esana.
I. Irakurgaia (2. aukera)
Pazkoaldian irakurgau hauxe erabiliko da; baina Pazkoaldiaz kanpo ere erabili daiteke.
Lagundu
fededunei euren beharrizanetan
eta
emon gogoz ostatu arrotzei.
San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik
Erm 12, 9-16b
Senideok: Zuen maitasuna izan bedi
itxurakeriarik bakoa. Gorrotatu txarra eta eutsi onari. Maitatu egizue alkar
senide onak lez, ohoratu alkar zeinek gehiago. Izan arduratsuak eta ez nagi;
izan gogoz gartsu, Jauna zerbitzeko beti prest; izan itxaropenean alai,
ezbeharrean eroan handiko, otoitzean lehiatsu; lagundu fededunei euren
beharrizanetan eta emon gogoz ostatu arrotzei.
Bedeinkatu egizuez erasotzen deutsueenak;
bedeinkatu, ez madarikatu. Poztu, pozez dagozanekin; egin negar, negarrez
dagozanekin. Bizi zaiteze alkar ondo hartuz; ez izan handinahi, apalen mailako
baino.
Jaunak esana.
Erantzun-salmoa
Is 12, 2. 3 eta 4bcd. 5-6 (R/. ik. 6)
R/. Egin poz-oihu,
handikiro dihardu-eta zuen alde Israelgo
Santuak.
V/. Bai, Jainkoa dot
salbatzaile!
Badot
uste on eta ez naz bildur,
Jauna
dot-eta indar eta kemen,
bera
neure salbazino. R/.
V/. Atarako dozue ura pozik
salbazinoaren
iturrietatik.
«Eskerrak
Jaunari, dei egin haren izenari,
iragarri
haren egintzak herriei,
aldarrikatu
zein bikaina dan haren izena. R/.
V/. Kanta Jaunari, bikain
jokatu dau-eta,
jakin
begie honen barri mundu osoan.
Egin
poz-irrintzi eta oihu, Siongo bizilagunok,
handikiro
dihardu-eta zuen alde Israelgo Santuak». R/.
Aleluia
Ik. Lk 1, 45
R/. Aleluia.
V/. Zorionekoa zu, Maria
Birjina,
Jaunak esan deutsuna beteko dala sinistu
dozulako! R/.
Ebanjelioa
Nor naz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etortzeko?
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik
Lk 1, 39-56
Aldi haretan, Maria jagi eta bizkor-bizkor
mendi aldera joan zan, Judeako herri batera, eta, Zakariasen etxean sartuta,
Elisabeti agur egin eutson.
Mariaren agurra entzun eban orduko, salto
egin eutson Elisabeti seinak sabelean. Elisabet Espiritu Santuaz bete zan, eta
esan eban oihu handiz: «Bedeinkatua zu emakumeen artean, eta bedeinkatua zure
sabeleko frutua. Nor naz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etortzeko? Zure
agurra nire belarrietara heldu orduko, salto egin deust umeak pozez sabelean.
Zorionekoa zu, Jaunak esan deutsuna beteko dala sinistu dozulako!»
Mariak esan eban:
«Goratu egiten dau nire arimak Jauna,
pozaren
pozez daukat neure barrua,
ze,
Jainkoa da nire salbazinoa,
ikusi
dau-eta mirabe honen ezereztasuna.
Horregaitik,
zorioneko deituko nabe gaurdanik gizaldi guztiek,
ze,
handiak egin deustaz Ahalguztidunak;
santua
da haren izena,
eta
haren errukia gizaldiz gizaldi
begirune
deutsoenengana.
Bere
besoaren indarra erabili dau,
buru-harroak
hondatu ditu;
bota
ditu euren aulkietatik ahaltsuak,
eta
gora jaso ditu ezerezak;
ondasunez
bete ditu gose ziranak
eta
esku-hutsik bialdu aberatsak.
Lagun
etorri jako bere morroi Israeli,
bere
errukiaz gogoraturik;
halan
eutsien gure gurasoei berbatua,
Abrahami
eta ondorengoei betiko esana».
Mariak hiru hilabete inguru egin eban Elisabetegaz; gero, etxera bihurtu zan.
Jaunak esana.
Sarrera-ant.
Zatoze
eta entzun, Jainkoari begirune deutsazuenok, kontatuko deutsuedaz harek nire
alde eginak (P.a. aleluia). Sal 66 [65], 16
Aintza
zeruetan esango da.
Otoitza
Jainko
ahalguztidun betikoa,
Elisabetengana
joateko gogoa biztu zeuntsan
Maria
Birjina dohatsuari bihotzean,
zure
Semea sabelean eroala;
egizu,
Espirituaren deiari jarraituz,
goratu
zaiguzala geuk ere beti Mariarekin batean.
Zure
Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez,
Zurekin
eta Espiritu Santuarekin batean
Jainko
eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
Oparien gainekoa
Onartu
atseginez, Jauna, zure handitasunean
gure
salbazino-sakrifizio hau,
gogoz
onartu zenduan lez
zeure
Seme bakarraren Ama guztiz dohatsuaren maitasuna.
Jesu
Kristo gure Jaunaren bitartez.
Prefazioa: Maria Birjina dohatsuaren II-V.a, 522-525. or.
Jaunartze-ant.
Dohatsu deituko nabe gaurdanik gizaldi guztiek, handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak; santua da haren izena (P.a. aleluia). Lk 1, 48-49
Jaunartze ondorengoa
Goratu
zaizala Eleizeak, oi Jainko,
fededunentzat
egiten dituzun miragarriakaitik;
eta
egizu, Joan Bateatzaileak, pozez saltoka,
Mariak
sabelean ekarrenari igarri eutson lez
sentidu
dagiala pozez Eleizeak
sakramentu
honetan bizirik dagoala betiko.
Errege
bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
Bedeinkazino nagusia erabili leiteke.
21. Maria Birjina dohatsua
Maria
Birjina dohatsuagandik jaiotakoaren bitartez
gizadia
bihotz onez salbatu dauan Jainkoak
emon
deizuela oparo bere bedeinkazinoa
R˘ ⁄. Amen.
Bizi-iturria
emon deutsuen Mariaren laguntza
izan
dagizuela nonahi eta beti.
R˘ ⁄. Amen.
Eta
Mariaren jaia santutasunez ospatzera etorri zarienoi
emon
deizuela Jainkoak
Espirituaren
poza eta zeruko sariaren dohaia.
R˘ ⁄. Amen.
Bedeinkatu
zagiezala Jaungoiko ahalguztidunak:
Aitak,
eta Semeak, ✠ eta
Espiritu Santuak.
R˘ ⁄. Amen.
Pentekoste ondorengo astelehenean
Maria Birjina dohatsua, Eleizaren Ama
Oroipena
I. Irakurgaia (1. aukera)
«Bizidun guztien ama»
Hasiera liburutik
Has 3, 9-15. 20
Adamek zuhaitzetik jan ondoren, Jainko Jaunak dei egin eta esan eutson: «Non zara?» Harek erantzun: «Zure oin-hotsa baratzean entzun dodanean, bildurtu eta gorde egin naz, narrugorri nengoalako». Jainkoak esan eutson: «Eta zeinek jakinarazo deutsu narrugorri zengozala? Galarazo neutsun zuhaitzeko frutua jan ete dozu?» Gizonak erantzun: «Laguntzat emon deustazun emakumeak eskeini deuSt frutua, eta jan egin dot». Orduan, Jainko Jaunak esan eutson emakumeari: «Zer egin dozu?» Emakumeak erantzun: «Sugeak engainatu nau eta jan egin dot».
Orduan, Jainko Jaunak esan eutson sugeari:
«Hori
egin dualako,
madarikatua
izango haz
abere
guztien eta basapiztia guztien artean;
sabel
gainean ibiliko haz arrastaka
eta
hautsa jango dok heure bizitzako egun guztietan.
Alkarren
arerio egingo zaituet hi eta emakumea,
hire
eta haren ondorengoa;
honek
burua zapalduko deua,
eta
hik orpotik helduko deutsok».
Gizonak bere emazteari «Eva» ezarri eutson izena, bizidun guztien ama dalako.
Jaunak esana.
I. Irakurgaia (2. aukera)
Jesusen ama Mariagaz otoitzari emonak bizi ziran.
Apostoluen Eginak liburutik
Eg 1, 12-14
Jesusek zerura igon ondoren, apostoluak
Jerusalemera bihurtu ziran Oliamenditik –mendi hau Jerusalemdik hurrean dago,
kilometro batera eskas–.
Etxera heldurik, bizilekua eukien goiko
gelara igon eben Pedrok, Joanek, Santiagok eta Andresek, Felipek eta Tomasek,
Bartolomek eta Mateok, Santiago Alfeoren semeak eta Simon Zelotek, eta Judas
Santiagoren semeak. Danak, emakume batzuekin eta Jesusen ama Mariagaz eta
senideekin, bihotz batez otoitzari emonak bizi ziran.
Jaunak esana.
Erantzun salmoa
Sal 87 [86], 1-2. 3. eta 5. 6-7 (R/. ik. 3)
R/. Bai ospetsu berba egiten dabela zutaz, Jainkoaren uri!
V/. Horra, mendi santuaren
gainean oinarrituriko uria!
Jaunak
Sion uria maiteago,
Israelgo
beste bizitoki guztiak baino. R/.
V/. Bai ospetsu berba egiten
dabela zutaz,
Jainkoaren
uri!
Sion uriaz esango da:
«Han
jaioak dira danak;
Goi-goikoak
dau ha sendo ezarri». R/.
V/. Hona, Jaunak herrien
zerrendan idatzi:
«Han
jaioak dira honeek guztiak».
Eta
dantzan eginez kantatuko dabe:
«Guztiek,
Sion, zugan bizilekua». R/.
Aleluia
R/. Aleluia.
V/. Zorionekoa zu, Maria
Birjina, Jainkoaren Ama,
dohatsua zu, Eleizaren ama,
Zure seme Jesu Kristoren Espirituaren sua
gugan bizten dozuna! R/.
Ebanjelioa
Nor naz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etortzeko?
✠ Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
Jn 19, 25-34
Aldi haretan, Jesusen kurutzearen ondoan
egozan haren ama, bere amaren ahizta, Maria Kleofasena eta Maria Magdalena.
Jesusek, bere ama eta, beronen ondoan, maite eban ikaslea ikusirik, esan eutson
amari: «Emakume, horra hor zure semea!» Gero, ikasleari esan eutson: «Horra hor
zure ama!»
Eta harrezkero ikasleak bere etxean hartu
eban.
Ondoren, Jesusek, dana betea zala jakinik,
Liburu Santuak esana guztiz bete zedin, esan eban: «Egarri naz!»
Bazan han ozpinez betetako pitxar bat.
Orduan, belakia ozpinetan busti eta, kainaberari ertzean erantsiz, ahora
hurreratu eutsoen. Ozpina hartu ebanean, Jesusek esan eban: «Bete da dana!»
Eta, burua makurtuz, azken arnasa emon eban.
Pazko-jairako prestaketa-eguna zan, eta
judeguek ez eben gura zapatuan gorpuak kurutzean gelditzerik, ze, zapatu ha oso
jaiegun handia zan. Horregaitik, kurutzeratuei berna-hazurrak apurtu eta handik
kentzeko eskatu eutsoen Pilatori.
Joan ziran, bada, gudariak eta
berna-hazurrak hausi eutsiezan Jesusegaz kurutzean jositako biei; baina,
Jesusengana heldu ziranean, ordurako hilda egoala ikusirik, ez eutsoen
berna-hazurrik hausi, ezpada ze, gudari batek lantzaz saihetsa zulatu eutson,
eta bat-batean odolak eta urak urten eben.
Jaunak esana