0809_Santa Teresa Benedikta Kurutzekoa


Santa Teresa Benedikta Kurutzekoa,

birjina eta martiria

Europako zaindaria

Jaia

I. Irakurgaia

Neure emazte egingo zaitut betiko.

Oseasen Profezia liburutik  

Os 2, 16b.17b. 21-22

Honan berba egiten dau Jaunak:
«Basamortura eroango dot Nik neure herria
eta bihotzera berba egingo deutsat.
Han bere gaztaroan lez erantzungo deust,
Egiptotik igon ebanean lez.
Neure emazte egingo zaitut betiko;
neure emazte egingo justiziaz eta zuzenbidez,
maitasunez eta errukiz.
Leialtasunez egingo zaitut neure emazte,
eta zuk ezagutuko dozu Jauna».

Jaunak esana.

 

Erantzun-salmoa

Sal 45 [44], 11-12. 14-15. 16-17 ( R/. 11a; ik. Mt 25, 6b)

R/. Entzun, alaba, eta ikusi, makurtu egizu belarria.

Edo: Badator senargaia; urten egiozue bidera!

V/. Entzun, alaba, eta ikusi, makurtu egizu belarria,
        ahaztu zeure herriaz eta aitaren etxeaz.
        Zoraturik dago erregea zure edertasunaz;
        bera dozu jaun, egiozu ahuspez agur. R/. 

V/. Guztiz ospetsu dator printzesa,
        urrez apaindutako soinekoa jantzita.
        Erregeagana daroe;
        neskatila adiskideek jarraitzen deutsoe. R/. 

V/. Pozik eta alai daroez,
        eta erregearen jauregira sartzen dira.
        «Gurasoen ordez semeak izango dozuz
        eta lurralde osoko buruzagi egingo». R/. 

Aleluia

R/. Aleluia.

V/. Zatoz, Kristoren emaztegaia;
        hartu egizu
        Jaunak zuretzat betiko prestatuta dauan koroa. R/.

 

Ebanjelioa

Badator senargaia; urten egiozue bidera!

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik

Mt 25, 1-13

    Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen ikasleei:
    «Zeruetako erreinuagaz, euren kriseiluak eskuetan hartu eta senargaiari bidera urten eutsoen hamar neskatilakaz lez gertatzen da. Neskatiletariko bost zentzunbakoak ziran eta bost zentzundunak.
    Kriseluak hartzean, zentzunbakoek ez eben oriorik hartu; zentzundunek, ostera, kriseiluekin batera orioa be hartu eben ontzietan. Senargaiak luzatu egiten ebanez, loguratu egin ziran danak eta loak hartu zituan.
    Gauerdian oihu bat entzun zan: “Badator senargaia; urten eiozue bidera!” Jagi ziran neskatila guztiak, eta euren kriseluak prestatu ebezan. Orduan, zentzunbakoek esan eutsien zentzundunei: “Emoiguzue orio apur bat, kriseiluak amatatzera joakuz-eta”. Zentzundunek erantzun eutsien: “Ea ez dogun nahikoa geuretzat eta zuentzat; hobe dozue, badaezpada, dendara joan eta erosi”. Baina, erostera joanak zirala, senargaia heldu zan, eta prest ziranak ezteguetara sartu ziran harekin. Eta atea itxi eben.
    Heldu ziran, azkenik, beste neskatilak be eta dei egin eben: “Jauna, Jauna, edegi!” Baina harek erantzun eutsen: “Benetan dinotsuet, ez dakit nor zarien”.
    Egon, beraz, gertu, ze ez dakizue, ez eguna, ez ordua».

Jaunak esana.